Oiartzun (Gipuzkoa)

Egun osoan lanean

Egun osoan lanean <p>Manuel oso gazterik hasi zen lanean: hasieran, Errenteriako Laneran; gero, Astilleroetan; eta ondoren, Luzuriagan, erretiratu arte. Inaxik baserrian nahiko lana bazuen. Oso gazterik hasi zen mendira iratzeetan. Menditik etorri eta baserriko lanak. Baserriko lanaz gain, etxekoak. Amona sukaldean arrosarioa errezatzen eta beraiek ikuilutik erantzuten. Zamaka.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-063-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Manuel oso gazterik hasi zen lanean: hasieran, Errenteriako Laneran; gero, Astilleroetan; eta ondoren, Luzuriagan, erretiratu arte. Inaxik baserrian nahiko lana bazuen. Oso gazterik hasi zen mendira iratzeetan. Menditik etorri eta baserriko lanak. Baserriko lanaz gain, etxekoak. Amona sukaldean arrosarioa errezatzen eta beraiek ikuilutik erantzuten. Zamaka.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hoi lana ematen diazu kontatzeko!
- Ni, hamabi urte kunplituta, [aurreneko] hasi nitzan lanian. Errenteian, Fabril Lanera, ez dakit aitzia bazun… Bota zen. Han. Zortzi ordu, hiru pezta eunian. Hariya lotzen. Lana itten zen, ta haik’e lotzen.
- Nik esango zaittut… A, bueno, segi…
- Soldau joan arte. Soldau eaman tziatenian, ta etorri nitzenian ez nintzan hara jun. Han lanik etzen itten, biño irabazi’re ez. Han ez zinen zikintzen baino, ta handik alde in gendun.
- Lanera?
- Lanetik alde in nun. Ta enkargatuak berriz: “Honea heldu al haiz uaindik? Hemen ez duk ezer irabazteko, moteil!” Ta… martxa in nun.
- Ta noa jun… Geo, beste…
- San Pedroa. Astillerota.
- A...
- Han ere beste bi urte in nittun, ta hua’re ez zitzaiten asko gustatzen, ta… Geo,… Luzuriagan sartu nintzen. Luzuriagan hogeita beatzi urte in nittun, pasiak… Ta jubilaziyua hirurogei urtetan eman ziguten, ta kitto.
- Ja… Nahiko lan inta!
- Uan ni(k) sango zaittut: hamalau urtetako hasi nitzan mendira iatzian (iratzea) bila, iatzia baakizu zer den… Bale. Aittona difuntukin, mendira, hara. Hamabost-hamasei urte nittun denboan, iatzia ebakitzen zuten, ta behiak lotzen zittuzten uztarriyan, behiak hartu, gurdiya jarri harrei, ta mendira… Hala, segi taka-taka-taka-taka-ta… Mendira jon ta, geo, genun irriyo bat; mendiya ayeka baten erdiya, ta beste erdiya atera in behar zen iatzia. Zamaka in zamakin edo bestela jorra erdiya jarri gurdiyai, ta goitti kartzen genun ta hura bota, lurrea. Berriz atzea jon, beste erdiya gurdiyan jarri, ta goitti ekarri. Ta bota zenun hua, harri gañin jarri. Gurdiya ondo jartzen zenun denboan, etxea. Etxea etorri. Ilunakin iual etortzen giñan… In ber izaten zien metak, ilunduta igual. Anaia, sega hartu ta mazka ebakitzea, bestia, metan gañea, ta ni sardia hartu ta gurditikan, iatzia botzea. Meta iten gendun denboan, bueno, oain segi, txokorra bota behiai errapea, ta txokorrai eana(ra)zi, azpiyak atea, azpiyak egin, behiai jaten eman, asper-asper iña, ta, geo, amona difunta sukaldin arrosayua errezatzen… Bai, hori bai, beak errezatu beharkou!
- … Ta geo, ikullutikan gu, kontestatzen! Hoi, hoi egiya da, hoi egiya da… Konpa(ra)zio batea, sukaldia hemen bezela ta ikuilua hor bezela edo, hola genun… Ja aitzen genun…
- Klaro, dena bihan… Klaro…
- Bai… Bai, dena bihan, aitzen genun, biño amona sukaldian arrosayua errezatzen, ta guk ikuillutik kontestatu… Ta in beharko ganea, e! Dudik jarri! Hua denak itten genittun denboan, afai bokarua in, ta hotzak akatzen, sua're itzaliya izaten genun, hotzak akatzen ohira. Hala! Hurrungo goizian, jaiki, goiz, zazpiyak laurden gutxi, zazpiyak, baratza berdurak jartzea. Ama Errenteira joaten zen esniakin, ta guk jarri ber genun berdura esne hartzailientzako: tipula edo, porrua edo, tomatia edo… Zena zela. Haik bildu, pronto jarri xexto batin, behiak jeitxitzen zittun amak, marmitetan esnia jarri, astua preparatu, ta ama, haik saltzea. Ta gu, itxeko lanak itten: bazkaiya jarri, azienda gobernatu, berriz azpiyak atera, mazka ebaki, ta eman. Ta kitto. Segi hor. Ta, goitti jon, ohiak in, etxia txukundu… Denak.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia