Oiartzun (Gipuzkoa)

Olloki

Olloki <p>Astigarragako Olaberrieta baserrian jaio zen Maritxu. Sei urterekin ekarri zuten Ollokinera, aitabitxi-amabitxiekin. Normalean, baserriaren izengoitia hartzen du pertsonak, baina kasu honetan, Olloki aita eta osabari deitzen zioten eta handik hasi ziren etxeari Ollokine deitzen. Aitonak bertsolari ona izan behar zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan OIA-031-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Astigarragako Olaberrieta baserrian jaio zen Maritxu. Sei urterekin ekarri zuten Ollokinera, aitabitxi-amabitxiekin. Normalean, baserriaren izengoitia hartzen du pertsonak, baina kasu honetan, Olloki aita eta osabari deitzen zioten eta handik hasi ziren etxeari Ollokine deitzen. Aitonak bertsolari ona izan behar zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- ... zelayin.

- 'Ta hangua zer zenun gurasutako bat 'o?

- A ez dakit... hara ezkondu zian 'o... hori ez zattut esango. Han sortu giñan behiñipein betzi 'do hamar.

- Jesus!

- Bai.

- Eta noiz torri ziñan honea?

- Honea sei urtekin karri ziten. Nola... Osaba zen nere attan anaiya. Eta nola berak etzakaten... etzuten familiyik ba 'ta... ordun bakizu? Askok ez bazuten ere zeaikan... padrino-madrinak, atautxi-amautxiyak, jasotzen zittuzten hola, asko, len ohittura bazen. 'Ta etzuten beran familiyik eta honea karri ziten 'ta hementxe, hazi 'ta hezi, 'ta bukatu 're hemen in berko dugu.

- Eta Ollokinekua zein zen e...?

- Olloki saten ziyoten osabai, 'ta nere attai 're bai. Attona... attona... hoiyen attan atta edo... Hoin attona 'ro... Usurbilkua baiño han Olloki baserriya 'ro ez dakit zer zen han... bertsolaiya oso ona izan ber zun.

Egilea(k):

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia