Sebastian Ituarte Aranbarri

Mutriku (Gipuzkoa) (1938-2018)

Biografia

Mutriku eta Ondarroa artean dagoen San Jeronimo auzoko Isasi baserrian jaio zen. Aita bertakoa zuen eta ama, berriz, Berriatukoa. Bost anai-arreba izan ziren, baina arreba bakarra artean umea zela hil omen zen. Mutrikuko Eskola txikin ibili zen eskolan Sebastian, eta euskaraz ikasteko aukera izan zuen, maistra bertakoa zelako. 15 urterekin jela-fabrikan hasi zen lanean. Gerora eraikuntzan lan egin zuen. Gazte-gaztetatik izan du Sebastianek kiroletarako zaletasuna eta bere lana kirolarekin bateratu behar izaten zuen. 1970ean Madrilera joan zen lagun batekin Urtainen boxeo-borrokaldia ikustera eta geroago bera bakar-bakarrik Londresera joan zen Urtainen eta Henry Cooper-en artekoa ikustera. Sokatirarako zaletasuna, berriz, 1967an piztu zitzaion, Zarautzen pisu libreko sokatira-lehiaketa ikusi zuenean. 1972an egunkaritik jakin zuen Markinan 720 kiloan sokatira-txapelketa jokatu behar zela, eta bere anaiak eta auzoko mutil batzuk animatu ostean Mutrikuko sokatira taldea osatu eta parte hartu zuten. Beste ehundaka garaipenen hasiera izan zen ordukoa. Mutrikuko taldea izan zen Euskal Herritik atzerrira joaten lehenengoa eta beraiek egin zuten sokatirarako lehenengo goma, Cikautxo lantegiari eskatuta. Sokatiraren inguruko eta Mutrikuko sokatira taldean bizitakoen inguruko hainbat eta hainbat kontu azaltzen ditu elkarrizketan.

Zintak

KodeaDataProiektua
MUT-023 2011 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute

#Titulua
1 Isasi baserriko errota Bideoaren ikonoa
2 Errotan estraperloan Bideoaren ikonoa
3 Auzoko baserritarrek garia eramaten zuten errotara Bideoaren ikonoa
4 Mijoako errotak Bideoaren ikonoa
5 Londresera Urtain ikustera Bideoaren ikonoa
6 Mutrikuko lehenengo sokatira taldea Bideoaren ikonoa
7 Mutrikukoa izan zen atzerrira bidaiatu zuen lehenengo taldea Bideoaren ikonoa
8 Cikautxon eskatu zuten sokatirako lehenengo goma Bideoaren ikonoa
9 Herri-kiroletan jasotako laguntza Bideoaren ikonoa
10 Sokatirako txapelketak Bideoaren ikonoa
11 Atzerrira sokatira txapelketak jokatzera Bideoaren ikonoa
12 Urtain ikustera Londresera Bideoaren ikonoa
13 Tom Jones dantzalekuan Bideoaren ikonoa
14 Sokatirakoak askotan joan ziren atzerrira Bideoaren ikonoa
15 Sokatirako txapelketak antolatzen Bideoaren ikonoa
16 13 aldiz Euskadiko txapeldun Bideoaren ikonoa
17 Katetxeko muga Bideoaren ikonoa
18 Saturraraneko emakume presoei esnea eramaten Bideoaren ikonoa
Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia