Mendexa (Bizkaia)

Baserriko erremintak I

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MDX-006-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Baserriko erreminta batzuen erabilera azaltzen du: aitzurra, aitzurkulua, aitzur zabala, mazoa, laia, goldea, golde txikia, golde nagusia, area, are txikia, are nagusia, alperrarria eta hesia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Lelengo baserriko tresna edo erremintxi nik pentzeten dot atxurre ixengo dala. Atxurre, atxurkulie da atxursabala guk esatentzaune. Atxurkulias, ba, lurre atxurtu eiten da, astindu te... Atxursabala, ba, potxijjek eitxeko edo jorratzeko, landari jorratzeko, sartzeko, da olan erabiltxen da atxursabala.
Da gero, ba, masue, sokille joteko, masue erabiltxen da, lurre apurtzeko, haustzeko.
Da gero, ba, laijjie, arreskero laijjie etorriko san gero ta laijjie, ba, lurreri buelta emoteko, lur soijje bueltetakoz bedarra ta sikiñe, ba, aspire sartzeko laijjatu eitxesan lenao.
Da gero, goldie arreskero, laijje eskus ein biar ixetasana, ba, goldie ganadukin erabiltxesan: golda txikijje, norberak saindu biar ixeteban; asta bat eukitxeban kolpeteko da andik saindu ein biar ixetesan golda txikijje. Da gero golda nagosijje, arreskerokue, golda nagosijje. Golda nagosijjek burpillek eukitxebazan da bera ibiltxesan gurpillen ganien ganaduk aurretik si'la, egalien ba norberak jartien, norberak bueltau biar ixeteban goldi, molla bateri sakatute, buelta emon goldiari txebijjen bitxartien akulu artu eskun de trankill jutesan, nasai, baserritxarra, jartien, ba axe, bueltau... besterik es.
Da gero, ba, arie: lurre apurtzeko, ba, ara txikijje ta ara nagosijje. Ara txikijje ixetesan, ba, goldadue ta arrek apurtzeko, ba, ara txikijje; egurresko <Ara naosijje, ba, goldadu aurretik eta, mamiñe eitxeko soluen erabiltxen da ara naosi'; burdiña utze, burdinesku ixeten da. Arek astertu eiten dau pixkat lurre; ara txikijjek es; ara txikijjek ortzakin zeetu eitxen dau baiña es tau, astertu estau eitxen lurrik. Ara naoisjje' pai, ara naosijje burdiñesku' dales astertu eiten dau lurre.
Da gero alperra. Alperra, ba, sokille apurtzeko alperra gero, ganadukin... masu baiño erresao da sokill andijje apurtzeko, ba, alperra: egurreskue «etxie››, egurresko «etxie›› ta bera arrjje, alper arrijje, ba, arrijje ixetesan.
Da esijje be bai. Esijje ixetesan, ba, sokill txikijje doan lekuen ero esijje... autxe aitxeko. Esijje, ba, etxin eitxesan. Ekarri basotik uretx sepak, egurre... take' batzuk sartu de bertan biurrekin biurtu te bertan etxin ein eisijje. Ori ixetesan, ba, ara txikijje ipini gain'n, arris kargau de tatarres ibiltxen ganadu'k… erabiltxe. .. de autz eiteko lurre, austuteko.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia