Josten ikasten
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MEN-011-035 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Felisari eskola kontuak ikastea baino gehiago josten ikastea gustatzen zitzaion. Nola eta zer josten zuten azaltzen du. Egindakoa beraientzat zen, etxerako.
- Proiektua: Mendaroko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Haritz Goikoetxea - Aitziber Otegi
- Data: 2009(e)ko urriaren 01a
- Iraupena: 0:00:47
- Erref: MEN-011/035
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Lanbideak » Sastreak, jostunak
Transkripzioa
- Aspertu. Nei... eskolako gogua ez nakan. Nik laboria nahi nauan, gustatzen zatan.
- Jostea gustatzen zitzaizun?
- Nei jostia. Beti.
- Ze joste-lan eitten zenuen?
- Ba, laboria. Bordaketan ta, neska!
- Bordaketan?
- (Hiztuna 2) Baiña hori bordau eta bainikak eta holako gauzak. Bestela...
- Bainikak eta festoiak eta...
- Bordaketan nola eitten zenuen? Bazenuen makiñaik o zerbait...
- Ez, bastidoria.
- Bastidorea.
- Bastidorian. Eta batzuek, ba, eitten... puntillak eitten zittuen batzuek, kadenetak... eta gauza asko erakusten zeben mojak e!
- Bastidorea nolakoa izaten zan?
- Biribilla. Holakotxia ta gero hartu hamen bittartian ta gora ta behera, gora ta behera... bordau.
- Itten zenuen laborea etxeako ala monjei eman behar izaten zitzaien?
- Norbeantzat.
- Norbeantzat?
- Norbeantzat.
Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!