Markina-Xemein (Bizkaia)

Puntua eta gantxiloa gogoko

Puntua eta gantxiloa gogoko <p>Puntua eta gantxiloa gustura egiten zituen, josi ez hainbeste. Sestaon egon zen josten ikasten. Markinako beste lagun bat ere bai.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAR-009-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Puntua eta gantxiloa gustura egiten zituen, josi ez hainbeste. Sestaon egon zen josten ikasten. Markinako beste lagun bat ere bai.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Esaozu jostie ta gustetan jatzule...
- Hori bai! Jostie ez jata /etxata/ gustetan hainbeste, baiña josten ikesi... egon nitzen urtebete Bilbon. Baiña jostie ez hainbeste, baiña puntue eta gantxillue bai. Hori asko! Sobrekamak eta... Baiña, gurien ez dau balixo sobrekamie gantxilluek... han da ganbaran!
- Biloba: Iñok ez dau nahi.
- Zuk ez dozu nahi?
- Biloba: Guk badaukeu bat. Nik etxin beti euki dot, e!
- Gantxilluaz einda... Ba, neuk be bai. Baiña nire alabiai ez jako /etxako/ gustetan, ta hala! "Pues no te gusta"... kendu eta kittu!
- Ta josten nun ikesi zendun?
- Bilbon... Sestaon!
- Ta zelan ba hara arte? Hurrau ez zan egon?
- Egongo zan, baiña, hori, lagun bat euen ude guztixetan gurea etorten zana, Klara, zuk ez zendun ezautu... Ez, asko, urtiek die hil ziela be, Klara ta Eleuterio. Harek etorten zien. Ta harek haraxe ta haraxe. Berak eingo ebala berba, Araceli zan izena, harek eingo ebala, ta haraxe jun giñen. Ziriaka be hantxe egon zan ikesten. Ziriaka... tia bat euken Sestaon. Bai, Ziriaka be hantxe egon zan. Ziriakak denbora gehixa eingo ban, nik urtebete ein neban.

Egilea(k): Xabier Larrañaga Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia