Makea (Lapurdi)

Amatxiri biziki hurbil

Amatxiri biziki hurbil <p>Txikitan, supazterrean kontatzen zizkion istorioak amatxik. Sei urteetan eskolara joan zelarik, oroitzen da Ang&egrave;le pena handia sentitzen zuela bere amatxi uzteagatik. Aitatxi bost urte zituelarik zendu zen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan MAK-002-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txikitan, supazterrean kontatzen zizkion istorioak amatxik. Sei urteetan eskolara joan zelarik, oroitzen da Angèle pena handia sentitzen zuela bere amatxi uzteagatik. Aitatxi bost urte zituelarik zendu zen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Hori, delako istorioak, oroitzen zara ze, amatxik edo kontatutako…
- Amatxik kondatut… ez ez ez, arrunt, badut lano bat hor, ahantziak ditut.
- Ta noiz, igande atsaldetan, supazterrian…
- Ba, ba, ba, supazterrian, ta gero […] ba guk, amatxi giniin biziki ondoan; gure ama kanpoan aritzen /artzen/ zen lanian ta hola, biziki haren ondoan hazia izanak gira. Ta partitu nintzalarik eskolaat, badakit sei urtetan izigarriko pena niila, zeen eta egun guzian ez ginen jiten; Luhuso zolan eta ttantta baten etxian bazkaltzen ginen eta haurra, ni bospasei urte partitu nintzalarik eskolarat. Egun guzia partitzia triste zauntan, guziz amatxiin uzteko.
- Ta aitatxi’re bazinuten?
- Ba aitatxi’re baniin, bainan nik, nik uste lau urte bost urte nintuen hura galdu giniilarik eta aitatxi, aitatxiz doi-doia dut gogoan. Ene ahizpak, Agnak, hobeki ezautu du, ta bestiak ere ba, bainan nik, badakit zaldiz erabiltzen zela, eta gero beste ez, aitatxiin istoriorik ez dakit gauza handirik.

Egilea(k): Maite Mendiburu Elizalde

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia