Lohitzüne-Oihergi (Zuberoa)

Bearnesa eta euskara, biak dakizki

Bearnesa eta euskara, biak dakizki Bearnesa ikasi zuen apur bat, aitaginarreba eta amaginarreba hizkuntza horretan aritzen baitziren beti. Baina euskaraz hobeto konpontzen da. Lixozen badira euskaldunak, baina denak kanpotik ezkontzaz etorriak. Senarrak baino hobeki mintzatzen zen bearnesez.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LOH-001-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bearnesa ikasi zuen apur bat, aitaginarreba eta amaginarreba hizkuntza horretan aritzen baitziren beti. Baina euskaraz hobeto konpontzen da. Lixozen badira euskaldunak, baina denak kanpotik ezkontzaz etorriak. Senarrak baino hobeki mintzatzen zen bearnesez.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta badakizüla biarnesez? Zeren eta hau ez beita Eüskal Herria...
- Biarnesez nekez mintzo niz, bena ene bopera eta bellemerak huk beti ari beitzien biarnesez...
- Bai.
- E... konprentitzen düt biarnesa. Gio ez aise, hain aise mintzatzen üskaa bezan. "Voilà".
- Eüskaraz hobeki?
- Bai.
- Eta anitz... hanitx eüskaldün badira?
- Nun?
- Lixozen?
- Of... e... "un, deux... oui..."
- Bai e?
- "Lotis...", "lotissement" berri hoitan...
- Bai.
- Ez dakit /eztakit/ jüsto zonbat baden, bena bestelan, hanitx etxetan, bai. Bat edo biga.
- Bai.
- Emaztiak nunbaitik jiten dielaik, üskaldüna, edo gizona jiten delaik, hua e üskaldüna zonbait aldiz, ez beti, bena zonbait aldiz.
- Bena heben berekorik ez da, ez? Denak kanpotik jinikoak?
- A heben... e... etxe hau, ene boperak erosi [...] , bena...
- Bai...
- "Combien ?"
- Aspaldi.
- Bai aspaldi, "soixante ans ou soixante-dix ans, quoi..."
- Bai. Bena ez dela heben berean sortükorik, ez dela eüskaldünik? Denak etorri dira.
- A bai, bai, denik etorriik. Oro. Heben Biarne düzü heben.
- Bai, Biarno. Zure senarra, hebenkoa?
- Bai, hebenkua. Bena haik beno hobeki banakizün biarnesa!
- Bai e?
- Beti frantsesa beitzien...
- A bai, e?
- Bi... bi anaia zütüzün, eta huk beti frantsesez, ta etxekuk, beti biarnesez! "C'est drôle, eh !"
- Pena! Pe... hori domaia da, e?
- "Mont beau-père et ma belle-mère parlaient toujours béarnais !"
- Beti e?
- Beti! Eta...
- Eta zü, eüskaraz? Zük, arrapostüa eüskaraz?
- A ez, ez, ez, ez, ez! Frantsesez!
- Frantsesez. Bena hekin ikasi, biarnesain kunprenitzen.
- Eta nola mantendü... norekin elekatü düzü, eüskaraz? Zük, norekin elekatü düzü?
- Heben?
- Bai.
- A heben eta abantxü etxe ootan badüzü eüskaldünak!
- Bai, bai, bai, bai.
- Bai.
- Sarrikotan erran deiküe etxe güzietan dakiela eüskaraz...
- Heben?
- Emaztekiek.
- Bai, ez oro... orotan [...] bana abantxü orotan bai.
- Bai.

Egilea(k): Peio Dibon-Elissiry

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia