Lesaka (Nafarroa)

Arima zubiaren truke

Arima zubiaren truke Mutil zahar bat ur bazterrean bizi zen, baina zubia etxetik urruti zuen. Ura ttikia zenean, harrien gainetik saltoka pasatzen zuen erreka, baina ur hazia zela, ezin zuen. Behin erran zuen: “emanen nuke nire arima hementxe zubia balitz”. Gizon handi batek errandakoa entzun zuen eta biharamunerako zubia hor izanen zuela agindu zion, liburu batean odolarekin bere izena sinatzen bazuen. Mutila txantxetan ari zela uste zuen eta sinatu zuen. Oilarra kukurruku egin baino lehenago zubia egina izanen duzu, erran zion. Gauean zaratak entzun zituen eta kriseilua hartuta begiratzera joan zen; oilarrak, argia ikusita kukurruku egin eta zaratak gelditu ziren. Goizean, mutila zubia ia eginda ikusi zuen, hiru harri besterik ez ziren falta; berak paratu zituen eta arima salbatu zuen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LES-023-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Mutil zahar bat ur bazterrean bizi zen, baina zubia etxetik urruti zuen. Ura ttikia zenean, harrien gainetik saltoka pasatzen zuen erreka, baina ur hazia zela, ezin zuen. Behin erran zuen: “emanen nuke nire arima hementxe zubia balitz”. Gizon handi batek errandakoa entzun zuen eta biharamunerako zubia hor izanen zuela agindu zion, liburu batean odolarekin bere izena sinatzen bazuen. Mutila txantxetan ari zela uste zuen eta sinatu zuen. Oilarra kukurruku egin baino lehenago zubia egina izanen duzu, erran zion. Gauean zaratak entzun zituen eta kriseilua hartuta begiratzera joan zen; oilarrak, argia ikusita kukurruku egin eta zaratak gelditu ziren. Goizean, mutila zubia ia eginda ikusi zuen, hiru harri besterik ez ziren falta; berak paratu zituen eta arima salbatu zuen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia