Lesaka (Nafarroa)

Sorginak uxatu

Sorginak uxatu Neska polit batek mutilari festa batera joanen zirela erran zion. Bilera zegoen tokira iritsi zirenean, lehenbiziko akerrari ipurdian musu bat eman behar ziola erran zion. Aker ondon makurtu eta kriston zimikoa eman zion. Gero, neskak edalontzi distiratsu bat ekarri zion sagardoz betea; mutilak ikusi eta “Jesus, hauxe brilloa ontzi honena” erran zuenean, burua altzatu eta bera bakarrik zegoen, sorgin guztiak joan baitziren Jesus aipatu zuenean. Izan ere, sorginak uxatzeko behatzekin gurutzea egiten da. Somaten edo guardiak agertu ziren eta mutila sorginen liburuarekin zela ikusi zutenean, preso eraman zuten. Liburuan bere andregaiaren sinadura odolez idatzita zegoen; orduan konturatu zen bere andregaia sorgina zela. Mutila libre utzi zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LES-023-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Neska polit batek mutilari festa batera joanen zirela erran zion. Bilera zegoen tokira iritsi zirenean, lehenbiziko akerrari ipurdian musu bat eman behar ziola erran zion. Aker ondon makurtu eta kriston zimikoa eman zion. Gero, neskak edalontzi distiratsu bat ekarri zion sagardoz betea; mutilak ikusi eta “Jesus, hauxe brilloa ontzi honena” erran zuenean, burua altzatu eta bera bakarrik zegoen, sorgin guztiak joan baitziren Jesus aipatu zuenean. Izan ere, sorginak uxatzeko behatzekin gurutzea egiten da. Somaten edo guardiak agertu ziren eta mutila sorginen liburuarekin zela ikusi zutenean, preso eraman zuten. Liburuan bere andregaiaren sinadura odolez idatzita zegoen; orduan konturatu zen bere andregaia sorgina zela. Mutila libre utzi zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu nahi al duzu?

Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia