Lemoiz (Bizkaia)

Otarrainetan aitarekin

Otarrainetan aitarekin <p>Aitarekin otarrainetan egiten zuen. Eskuz igo behar ziren otzarak, sokari tiratuta. Gero, makina sartu zen. Batzuetan goizean otarrainetan eta arratsaldeko lo kuluxka egin eta gero txitxarrotan joaten ziren. Txitxarroa karnatarako erabiltzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LMZ-003-029 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aitarekin otarrainetan egiten zuen. Eskuz igo behar ziren otzarak, sokari tiratuta. Gero, makina sartu zen. Batzuetan goizean otarrainetan eta arratsaldeko lo kuluxka egin eta gero txitxarrotan joaten ziren. Txitxarroa karnatarako erabiltzen zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

–Ze bihar ein dozu aittegaz? Zein ein bihar izaten zendun umetan, sartu ziñenien?
–Ba, ze esango deutsut, ba! Langostatan, por ejenplo, ba eitten zan; langostatan ta… Kordelak bere [montoek] eta, ez zan oten makinillerik, kordelak altzateko, eskuez; ta gixon bi tenka kordelari, ta beste batzuk sarie altzaten beste kordel batez. Eta holan. Eskuez, e; igual berrogei braza edo berrogeta hamar braza, ure ure profundidadie. Ta zemat eta ur handiau, gogorrau ekarteko. Ta eskuez. Gero makinillie etor zan, ta makinilliek altza eitten deutsu ur handin bere. Ha lehelau, han “había que apretar”, [trainek] altza ta eguneko biharra [ein ta], ekarri jornaltxue ta etzera. Etorri, siestatxue bota, ta atsalden, txitxarrotan joaten ginen, igual, koixten, hara etze ondora, bateltxuez, txitxarro kazean, ta koixi eitten gendun, karnatarako imitteko otzaran. Ta karnata freskue imitten zanen, haietan, jaulatan otzaratan, igarri eitten zan. Hurrengo egunean, igual, arraiñe gehau koixi.

Egilea(k): Arantza Bilbao

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia