Lekeitio (Bizkaia)

Mikel Laboa bertan errefuxiatu

Mikel Laboa bertan errefuxiatu <p>Gerra garaian Mikel Laboaren familia beraien ondoko baserri batean egon zen. Denbora askoan egon ziren bertan. Aita ihes eginda zuten eta Mikel Laboaren ama seme-alabakaz egon zen bertan.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-060-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gerra garaian Mikel Laboaren familia beraien ondoko baserri batean egon zen. Denbora askoan egon ziren bertan. Aita ihes eginda zuten eta Mikel Laboaren ama seme-alabakaz egon zen bertan.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- (senidea): Mikel Laboan familidxa be euren alboko baserridxan egon zan [...].
- A, bai?
- Katalin: Bai…
- Bai, hemen egon zala-ta bai.
- (senidea): Ba euren albuen.
- K: Ha neskatxue ta Begoñita ta danak ibiltzen [...] olgetan ta. Inddiarrak joten gu ta gero, hori, bere eraztuntxua galdu ta ezin topa. Ta indiarrak garbitzen gabizela topa, saltzeko inddiarrak garbittu ta hantxe topa gendun. Ba harek familidxa egon zirin. Bat bertan hil jaken, bertan daozela. Gero, ba, kanpaiek-ta abioik-ta, allkantarillapera aringa-aringe, ta han etorten zan ama be, ez dakit zein zan txikiñena, hartu arrelepun ta alkantarillapera danok. Bonbarik han jausi bazan, han jungo giñin be danok, alkantarilli. Bueno, bonbak be holakuk ixango zirin ta…
- Ta Mikel Laboagaz-ta ibiltzen ziñien?
- K: Bai. Bai, danok hantxe olgetan. Bai, bai, bai. Denporatxua ein eben harek han. Garbiñe ta hori, Begoñita, Mikel ta Karmele, bai, bat, Karmele. Aitta eskapata euken.
- (senidea): Ta [...] kridxadi zan.
- K.: Bai.
- (senidea): Gardataku.
- K: Bai, bai.
- (senidea): Horretxeaittik.
- Klaro, hona etorriko zirian…
- K: Bai.

Egilea(k): Iurgi Fernandez Agra (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia