Lekeitio (Bizkaia)

Sare konponketan

Sare konponketan <p>Sare konpontzaile bezala, bapore batetik bestera ibiltzen zen lanean. Trainak egiten zituztenean, bukaeran kobratzen zuten, baina kanpoko baporeetako konponketak egunean egunekoa kobratzen zuten. Lastozko jesarlekuen gainean, behean gainean jesarrita, aritzen ziren; baita nahiz eta umea izateko egon.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-051-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sare konpontzaile bezala, bapore batetik bestera ibiltzen zen lanean. Trainak egiten zituztenean, bukaeran kobratzen zuten, baina kanpoko baporeetako konponketak egunean egunekoa kobratzen zuten. Lastozko jesarlekuen gainean, behean gainean jesarrita, aritzen ziren; baita nahiz eta umea izateko egon.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ba nire biharra egun guztian kalian. Sare egiñen. Eta gero bapora guztietara be juten nitzan sare egiñen. Kanpotarrak-eta etorten zirian: Laredo, Castro ta San Juan de La Arenakuak...eta dana egoten zan beteta. Klaro, esaten eban guztietara, baporitara, ba baporik bapor juten ziñin konponduten.
- Ta bihar gogorra zan?
- Bueno, ba, horixe eitten gendun ta, ba, zer esango dotsut, ba? Gero, traiñak-eta eitten genduzanian, hasi ta amaittu eitten genduan, ba, igual, ba, ez dakit ba zenbat egun ta eingo genduzan, amaittuten zanian kobraten zan traiñak-eta. Bestelan, ba, juten ziñian kanpotarrakana ta eunekua-ta emoten eben eskura, ta, ba, pozik.
- Gorputza asko kantsaten jatzuen edo gogorra zan?
- Ez dakitt zerik esan be. Guk igarri be ez, kontixu. Igarri be ez, kontixu, kantsaten bagiñian be. Baiña, holako, zuk imajina jaidxoteko besteko enbarazua ta behian ganian egoten giñian gu sare eiñen. Zelan horrek sillak eukitten dabez, ganeko lastozko gania, sillak lastu eukitten dabena? Halakoixe lastozkuen ganian, behian ganian ipini, ta hantxen, behian ganian eitten gendun sare egiñen.
- Orduan komodo-komodua ez zan ixango hori?
- Bapez! Imaginaixu, berrogeta hamar urte, on berrogeta hamar urte-edo ixan zan koronaziñoia Lekitton, Ama Birgiñiena, ta neukazan nik bost mutil, ta neuan itxoten seigarrenari. Ta esaten eusten: “Bitoria, Ama Birgiñien koronaziñoia da, ta hauxen ixango dozu neskia; Hau bai e!” Paso ein genduan. Berrogeta hamar urtekua daukat; Ameriketan bizi da, zeztalaridxa, badakixu.Ta gero euki neban neskia. Esan neban: tira, behin edo behin,”algo es algo”. Hainbeste mutilleaz mereziduten neban neskatxu bat, ezta? Ta horixe.

Egilea(k): Olaia Garagarza Goienetxea (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia