Lekeitio (Bizkaia)

Andrearen etxera ezkondu zen

Andrearen etxera ezkondu zen <p>Kaian ezagutu zuen emaztea, saregina zen eta. Salvbdorrek hogeita lau urte eta andreak hemezortzi ezkondu zirenean. Arreorik eta horrelakorik ez zuen eraman. Emaztearen etxera ezkondu zen. Dirurik ezin aurreratu, amari eman behar izaten zion erdia eta.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-046-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kaian ezagutu zuen emaztea, saregina zen eta. Salvbdorrek hogeita lau urte eta andreak hemezortzi ezkondu zirenean. Arreorik eta horrelakorik ez zuen eraman. Emaztearen etxera ezkondu zen. Dirurik ezin aurreratu, amari eman behar izaten zion erdia eta.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta andrie?
- Andria?
- Zelan ezagutu zendun?
- Nire andria zelan ezagutu neban? Hamentxe portuan, saregiñen-ta, baakixu, harek beti sariak josten eta, hantxen hartun amistadia eta. Gazti zan, nire andria ni baiño sei urte da gaztiao.
- A.
- Bai. A, amistadiaittik, halakun ta, beti ixaten da.
- Orduen, gazte ezkondu ziñien? Zuk hogeta lau eta berak?
- Hogeta lau ta berak hamazortzi.
- Hamazortzi? Joe!
- Bai. Orduan gazte eitten zan.
- Ezkondukeran zuek arreorik-edo ein bihar izan zenduen?
- Ez, ez, arreua? Soiñian soiñekukin ta, norberen arropakin... Ni eurenera, andrien etxera jun nitzen.
- Eta ez zendun eroan abitaziñoa-edo, ixarak-edo?
- Ezta, ezta. Bergara kalera. Ez, horra, kalle Atxabalera.
- Kalle Atxabal.
- Bai.
- Aja. Eta ez zendun, orduan, ezer be ez eruan?
- Ezer be, arreua nok eukan, ba, dirua arreua eitteko, ba?
- Bueno, biharra eiñikua izan ziñan ya zu.
- Biharra eiñikua, bai, baiña diru gitxi.
- E?
- Ta neuk gastau.
- Dana gastau?
- Gastau. Amari be emon ein bihar, harek deskontua [...] amari.
- Amari dirue?
- Amari, erdi-erdidxa.
- Eta ezkondu ta gero andriari?
- Andriari gero.

Egilea(k): Josu Erkiaga Andonegi (Lekeitioko institutua) , Paula Ugarteburu Etxebarria (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia