Lekeitio (Bizkaia)

Arraina buru gainean kabanetara

Arraina buru gainean kabanetara <p>Miseria asko ezagutzea egokitu zitzaien gaztetan: eskolarik ez, umeak jagon beharra, gutxirekin bizitzen ikasi behar... Arrainak buruan hartuta eramaten zituzten kabanetara. Trapu batekin azaltzen du zelan eroaten zuten. Otzarako bi edo hiru txori handi irabazten zituzten. Otzara bakoitzak 24 bat kilo zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-043-012 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Miseria asko ezagutzea egokitu zitzaien gaztetan: eskolarik ez, umeak jagon beharra, gutxirekin bizitzen ikasi behar... Arrainak buruan hartuta eramaten zituzten kabanetara. Trapu batekin azaltzen du zelan eroaten zuten. Otzarako bi edo hiru txori handi irabazten zituzten. Otzara bakoitzak 24 bat kilo zituen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Guk… geure denporia miserixan, ze halakorik bez, eskolarik bez, eskolarik bez, umiek jagon, erderarik bez ta ezebez, eskribiduten be jakin bez. Esan neban: hauxe da daukaun biximodua, esaten neban. Baiña tira, bixi ixan gara ta bixi ixan garin lez e, zenbat holako ein doun. Ta arraiñak, gixonak ekarri itsasotik ta burun hartun ta kabanetara eruan.
- Burun?
- Burun hartunda, burun hartunda.
- Ta zelan eroaten zenduen?
- Ba eskuk, ordun eskuk […] eukauzan ta, eskuokin e, gixonak altzaten euskuen burun eta kabanetara eruan, kabanetara eruan, eitten gendun.
– Ta hemen zer jartzen zenduen?
- Bai hori, e, trapu bat imiñi, trapu bat imiñi ta burun erdixan ipiñi. Haunantxeik imiñi ta burun erdixan, haunantxeik. Haunatxeik imiñi ta gixonak imiñi otzaria, gixonak imiñi otzaria ta norberak eruan. Ta hiru txori handi, txori handi bi ta otzarako. Nun eguan ba, nun eguan ba? Ez eguan dirurik eta. Zenbat holako, ene… ein douzen.
- Zenbat killo otzaran?
- Otzaran asko, hogetalau killo bai, asko, otzara handixak zirin ta.

Egilea(k): Naiara Elordi (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia