Lekeitio (Bizkaia)

Zinemara

Zinemara Zinemara askotan joaten zen. Ezkondu aurretik ostean baino gehiago joan zen. "Mascara de hierro" pelikula ikusten zeudela, bere lagun batek kaka egin zuen aldean. Bi zinema-areto zeuden Lekeition: Goraburu eta Beitia.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-002-069 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Zinemara askotan joaten zen. Ezkondu aurretik ostean baino gehiago joan zen. "Mascara de hierro" pelikula ikusten zeudela, bere lagun batek kaka egin zuen aldean. Bi zinema-areto zeuden Lekeition: Goraburu eta Beitia.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta zinie, ziñera…Zuk, ziñie ezautu zendun?
- Zinera be bai. Zinera, uf! Ziñistak giñin.
- Baiña ume-ume ziñanian edo geruao?
- Geruo, geruo.
- Baiña ezkondu aurretik, bai?
- Ezkondu aurretik be bai. Ezkonduta jun nitzen ni.
- Ta nun?
- Amak esan eustan ze. Zinie zan, sekule ez jate ahaztuten zinie be. “De hierro” zan beñipein.
- “Máscara de hierro”?
- “Máscara de hierro” pelikulie.
- Lelengo pelikulie ikusi zenduna?
- Ez. Lelengua ez. Ederra dala-ta haxe ikusi bihar dogula /bioula/-ta. Ta “Bai eruten badozu umia. Hau neskia. Gotzone” edo Gotzone, nik?
- Daria, izengo zan?
- Daria! Hauxe gaztena. Nesketatik gaztena. Ta Daria, ta halako baten “Máscara de hierro” urten eutsan kakak. Ta: “Aaaa, hamen da hatsa! Eneee, haxe hatsa!”. “Máscara de hierro” edo ikusi barik, hiru txori txiki pagatuten neban. “Aquellos de tiempo de cuplé”.
- Ta ziñie nun egon zan orduntxe?
- Zine bi, zine bi euzan Lekeitton. Bai, handidxak ganera. Goraburu ta Beitia.
- Eta zenbatero juaten ziñen ziñer, zuek? Noizien behin edo? Askotan juaten ziñien?
- Bai, askotan. Nahi dot esan domeketan.
- Merkie zan ala domekero juateko?
- Ba, hiru txori txiki. Eskatu ein bihar amari-ta edo. Emoten eutsun tiok edo horrek zinerako.

Egilea(k): Karmen Gisasola

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia