Lekeitio (Bizkaia)

Mutilen jolasak; neska zein mutilen jolasak

Mutilen jolasak; neska zein mutilen jolasak <p>Mutilek eta neskek ez zuten askotan elkarrekin jolasten. Mutilak txanpaka aritzen ziren diruarekin, txanponekin. Mutilak eta neskak baleka (ezkutaketara) eta "Tres navios en el mar"era aritzen ziren. Diabolorako ez zuten dirurik izaten eta gastatutako haria erabiltzen zuten.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-002-066 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Mutilek eta neskek ez zuten askotan elkarrekin jolasten. Mutilak txanpaka aritzen ziren diruarekin, txanponekin. Mutilak eta neskak baleka (ezkutaketara) eta "Tres navios en el mar"era aritzen ziren. Diabolorako ez zuten dirurik izaten eta gastatutako haria erabiltzen zuten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Danok batera?
- Ez, mutillak txanpaka, harek dirukin txanpaka, txanpas.
- Ta zelan zan hori?
- Hori be hormara bota txanpa, txapa, "guazen txanpan" esaten eben harek.
- Ta norek urrunao... bai, gero txanpakin eitten zana, ez? hori jokua.
- Eta, holan, ezkutetan edo bata bestiari harrapaketan eta aringa-aringa eta.
- Hori be bai, aringa-aringa eta ezkutaten be bai, baleka.
- Baleka?
- Baleka.
- Baleka esaten zenduen?
- Baleka.
- Geuk be holan esaten dotsau, "Bale" eitten genduan-ta amaitzerakuan [...].
- Ta nun olgetan zenduen?
- Ganera, ariño, hori baiño ariño “Tres ba...” zelan ete zan bera “Tres... En el mar, otros sin, sin...” ahaztuta daukat [horretxek be].
- Baiña hori zer zan kantia edo jolasa?
- Jolasa zan, bai. “Tres navíos en el mar, otros en el [... navegar]”.
- Alkarreri, ezta?
- Alkarreri, alkarreri ta, halantxerik, mutil ta neska hor.
- Bai. Eta gero horreaz, diaboluaz [...]?
- Bai, bai, hori be bai. Ba, guk, baakixu, ez eukuaun tirabolorik, bolorik erosteko ta eitten genduan, hori gastaten zanian haridxa, harexeaz haridxaaz imiñi tirabolua.
- A, hori, bera karretia.
- Bera karretia, haretxeaz bolua, ta Txapartegiñekuak, harek horrek eukezen, boluak, ta beti, abilla zan ixten hori. Ta “zu zara abilla” behiñik behin, [...] zara. Erosi eutsaun, berari erosi eutsaun tabernia. Tabernia erosi eutsaunian esan neutsan “zu lehen be, gero, ez ziñin ixaten abilla, gero. Hauxe, merketxuo eitteko ta”.
- Negoziaten ibili ziñianian, ez zeban barkatzen, harek ez zeukan barkatzeko harixa saltzen ebanian bez.
- Ta "zu sekula be ez". Kristina, Kristina, Kristina be bai. Kristina be ha baiño hobiao zan, ta ha be bai, Nati, Nati. Nati esaten eutsaun. Nati zan ixten gaittuzena guri han. “Zu, zuk itxi? Ezta…” esaten eutsaun. Harek euren…, ta geuk be ikasitta. Handik palotik be, ikasitta dana, ta, ganera, “zuek baiño abillao giñin, zeuen bolukin ibilitta”.
- Eta gero bizikletan...

Egilea(k): Aiora Vallina Fernandez (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia