Lekeitio (Bizkaia)

Eskolan ez zuen askorik ikasi

Eskolan ez zuen askorik ikasi <p>Eskolako moja baserritarra zen, moja hark eskola askorik ez zekiela dio. Euskaraz hitz egiten zien Sor Josefak. Idazten-eta etxean ikasi zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan LEK-002-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskolako moja baserritarra zen, moja hark eskola askorik ez zekiela dio. Euskaraz hitz egiten zien Sor Josefak. Idazten-eta etxean ikasi zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zenbat denbora ein zendun eskolan?
- Eskolan? Ezebez, haidxe han […] iñori be ez eutsen emoten eskolarik, berak be ez zekidxan kontixu harek monjik, baserrittar haundi bat zan-ta.
- Bertoku zan? Euskalduna?
- Euskalduna zan ha, eta haxe geuaz, harek ez zekixan neure antzian eskolarik. Sekula a,e,i,o,u-rik ez gaittun erakutsi.
- Baina euskeraz eitten eutsuen?
- Bai, euskeraz zan, berba bai.
- Ta nungu zan?
- Ez dakitx nik nungu zan, Sor Josefa Jaingoikuk daki ha nungu zan.
- Zenbat urte euki zenduzan?
- Nik zemat urte orduan ? bost urteaz sartu gaittuzen ta seigarrenerako kanpun neuan, asike…
- Zeozer ikasiko zendue, ezta?
- Gero etxien-ta. Nebari ikusitta nik be ein hori ta. B edo V-az bazan be B imiñi ta halantxerik eitten neban eskribidu. Pedro Juaneri eitten neutsan.
- Ordun etxin ikasi zendun zuk?
- Bai, neuk nebiaz, Donostira handik etorritta ganera.
- Ordun gero ikasi dozu, nagusiagoa ixan zarenin?
- Bai, ikasi neban neure moduz B, V-az tokaten bazan B-az ein, eta B-az tokaten bazan V-az be bai bardin. […] Entendidu eitten eusten.

Egilea(k): Alan Imaz (Lekeitioko institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia