Ikaztegieta (Gipuzkoa)

Ikaztegieta aldatu egin da

Ikaztegieta aldatu egin da <p>Ordizia Ikaztegieta baino handiagoa zen. Orain Ikaztegieta hazten ari da Tolosako jendea bertara etortzen delako. Herriko gazteentzat ere etxeak egin dituzte. Lehen baserritarrak ziren bertako gehienak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan IKA-001-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ordizia Ikaztegieta baino handiagoa zen. Orain Ikaztegieta hazten ari da Tolosako jendea bertara etortzen delako. Herriko gazteentzat ere etxeak egin dituzte. Lehen baserritarrak ziren bertako gehienak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ordizi zer zan urdun, Ikaztegietan alden…
- Onbre, uain bezelaxe. Hau uain’e herri txiki ze, uain ai da pixkat hazitzen, baiño... gehiegi igual, ez nuke gehiegi’re hazi nahi baiño… Kanpoko jende pilla bat etorri da uain, azken aldi hontan, adosatuk-eta in dienen ta. Klaro, Tolosako jende gazte hoi, bikote gazte hoik, Tolosan dakea etxe bizitza normal-normal bat garestigo hemen... ba ikusten dezu /ikustezu/ terreno pixkatekin ta nola dakaten nik. Beno, nik daket haundina egia esate ezkeoz, danak txikigo... baiño adosatuk, hango prezion o bajugo, ta urdun danak etorri zien honea.
- Leheno ordia, hemengok Tolosa jungo zian.
- Bai, baiño uain etxek in dittue, hemen in zittuen baita’re gaztentzat, herriko gaztek gelditzeko, gure segidakok die herriko gaztek, gaztentzako iñek. Bai, danak herrikok dare hor bizitzen. Kanpotarrik ez dao. Ta hemen berriz danak kanpotarrak. Beno, kanpotarrak, esan nahi nuke Tolosa, Billabona... horko ingurukok.
-Ta, garai haitan, ordia, hemen jende baserritarra bakarrik biziko zan.
- Bai. Beno, kale-etxen baten o besten o hola, baiño ez, normalen baserritarrak.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia