Hondarribia (Gipuzkoa)

Hondarribian egindako baporeak

Hondarribian egindako baporeak <p>Hondarribian eginak ziren bapore gehienak, egurrezkoak. Ontziola. Donibane Lohizunerako ere egiten zituzten ontziak. 15 bat lagun ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-069-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hondarribian eginak ziren bapore gehienak, egurrezkoak. Ontziola. Donibane Lohizunerako ere egiten zituzten ontziak. 15 bat lagun ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta baporiak egurrezkuak izango zien?
-Egurra, egurra, bai.
-Ta nun indakuak zian, badakizu?
-Hemen Hondarrabiyan.
-Hemen bertan?
-Bai, bai, gehienak bai. Gehienak bai. Bakarren batzuk akaso izaten da, Pasaian egiña o zea, biño gehienak, orduan, hemen. Xenenek eitten zittuen. Xenen […].
-Jende asko zebilen hortan lanian?
-Bai, ibiltzen zien gizon franko ibiltzen zien, bai, bai. Gizon franko ibiltzen zien, bai.
-Ze egur izaten zen barkuak egiteko onena?
-Ez dizut hori… ez dizut esango hori. Piñuak, piñua ibiliko zen ordun gehiena. Ez dakit, e! Baiñon…
-Zuk ikusi dezu barkua iten?
-Bai.
-Nola iten zuten ta…
-Bai, bai, bai. Gu juten giñen, orduan, etxian sua piztutzeko loria billa, bere, nola seitzen dute rrrrrr…pasatzen dute zeakin ta…
-A, bai, bai, bai…
-Biruta, biruta!
-Bai.
-Ta juten giñen zakukin biruta billa, zea, itxian gero sua piztutzeko.
- Hara? Hara faten ziñeten?
-Bai. Bai.
-Ta ze ibiltzen zian haiek, garlopakin? Egurra-ta lisatu nola iten zuten?
-Bai, bai, bazuten zea, e! Katxarruak bazittuzten ondo jarriyak, e! Holako zera haundiyak eta pasa, rrrrr…
-Ta zerra ere eukiko zuten?
-Bai, bai, bai, bai! Tente, zera, zerra tentia ta bihian’e bai… Bai, bai, bai! Ondo, ondo.
-Bai. Gero San Juan de Luzeko hura in zittuzten. San Juan de Luzekotz ere itten zittuzten barkuak. Bai. Barko asko itten zuten orduan, bai, bai.
-Ta zenbat langille izango zen hor? Berrogeita hamar bat?
-Ez, ez, berroeita ez, ez ez. Nik ez dakit, baiño hamabost bat gizon edo? Ez dakit. Ez dakit. Hori fijo ez dizut esango.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia