Hondarribia (Gipuzkoa)

Arraina kubierta gainean, eta lo kuluxka ere bai

Arraina kubierta gainean, eta lo kuluxka ere bai <p>Ontzietan ez zuten izotzik eramaten. Arraina kubiertan ekartzen zuten. Arraina deskargatzean, panelak garbitu, eta bertan egiten zuten lo. Motorista azkena iristen zen beti, eta lekurik ez; ilunpea baliatuta, hark behin zer egin zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-054-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ontzietan ez zuten izotzik eramaten. Arraina kubiertan ekartzen zuten. Arraina deskargatzean, panelak garbitu, eta bertan egiten zuten lo. Motorista azkena iristen zen beti, eta lekurik ez; ilunpea baliatuta, hark behin zer egin zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ez zeon jelik, antxua konserbatzeko-ta?
-Ez. Orduan jelak ibiltzen zian barra holakuak, bañon barrak, bañon ez orduan barkutan ez zan jelik ematen e? Ekarri ta saldu, abiyan. Barkua, ta gañea arraia ekartzen genun kubiertan, lo itteko leku berian. Barkuak ttikiyak zien. Eta rantxuan zien lurrian lo, ta panela gañian. Eta antxua harrapatzen genunian, nola barku ttikiyak zian itten genun dena kubierta berera bota. Ta gero arrai hura atetzen genun, gero in behar zen hura dana garbittu, zera, lurreko panelak ein behar zien dena garbittu, dena lehortu, ta gero itsasora faten giñenian, eitten genun bela bat bota lurrian, panela hain gañian ta han gañían, igual bi-hiru orduko bidia in bihar genun martxan, gabaz ta han gañian lo. Ta bihian argirik ez ta azkena joten zeneako, […] “hi zein yaiz” ta “hi zein yaiz” ta hola, leku guzian billatuik, hola ukittu ta “hemen tartea”, ta han gorde. Eta nere lagun batek ein zuen, eun batian, bera zen motorista, ta behin, nola azkena faten zen beti, behiñ’e lekurik ez. Denak han, batzuk hola, bestiak honela-ta, ta argirik ez. Harek ez zakin non […], esan zun ta juan zen betti, goian, hartu zuen parera, bakizu, denbo haitan parerak azpiya nola zuten zikiña hura, dena erriana, harekin atzaparrak zikindu, dena beltzutu, eta fan eta […] ta “hi zein yaiz?”, ta arraska hareri; “hi zein yaiz?” ta arraska hareri. […] Denen patroia eguna argitzen zenian: “Altxa!” [ta hor ta] deitu zion batek patroiari: “Jose!” “Zer? ta “Beltzak baittuk barkon barrenen.” “Beltzak? Nola… Nungo beltzak? Herritarrak ttuk danak!”, “[…] beltza duk hori!”. Bitartian motoristak pareran atziakin dena. Berak ez zuen ikusten bere arpegiya zikiña zula, biño nik bai ikusten bestiai, ta holako […].

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia