Hondarribia (Gipuzkoa)

Sareak hornitzen

Sareak hornitzen <p>Sarea nola armatu. Ehun metroko piezak etortzen ziren, lau braza zabalerakoak. Maila eginda zegoen. Hornitu egin behar izaten zuten sarea, luze eta zabalean. Buruak maila txikia du eta lodiagoa. Gaur egungo kontuak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-050-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sarea nola armatu. Ehun metroko piezak etortzen ziren, lau braza zabalerakoak. Maila eginda zegoen. Hornitu egin behar izaten zuten sarea, luze eta zabalean. Buruak maila txikia du eta lodiagoa. Gaur egungo kontuak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta zuek iten zenuten, saria armatu?
-Bai, bai.
-Ta nola etortzen zen? Algodoizko saria piezaka? Zatika etortzen zen?
-Bai, zera...
Zuek juntatu?
-Bai, juntatu, bai, juntatu. Mixi etortzen zien ehun metrokuak, ehun metrokuak, ehun metrokuak... eta zabalera, pues lau braza. Biño uan itten da berrehun metro, esaten diozu fabrikari egin nazu berrehun metrokuak hainbeste zera, ta zabalera pues igual, zer, hogei braza zabalera bai. Lan gutxiyago horrela inta. Bestela, banaka egittiakin, zen lan asko, biñon horrela ekartzen zutenian lana gutxiyo izaten zen guretzat.
-Ta ya etortzen zen malla-eta inda, saria, ta gero in bihar zenuten zuek zatiyak lotu?
-Bai, ta gero hornittu’re bai, e! Hornittu’re bai gero beste piezak, segun zenbat braza bihar duten zabaleran, pues hainbeste zuk, pues gehiago hornittu, ta luzian, pues berriz ere atzetikan dena luzatu, berriz ere.
-Ta sariak ze eukitzen zun, malla diferentia?
-A, bai. Denak [balde] diferentia. Biñon itten zigun eskatu, sare bat egitteko, pues honelako numeroak. Izaten zittuten numeruak. Berri bat itteko, hainbestekua. Biño gero ya, zu leheno saria [bazuzun] ta hautsita asko galtzen zen gero, igual; sari asko galtzen zen, ta beste numerua, haren numerua batere ez eta beste numerua ekartzen zigun.
-Ta sare bat bazen, hola, malla txikiya zuna ta arraia han geratzen zena, gero, despeska…
-Burua izaten da malla ttiki-ttikiya. Eta gero izaten da haundixogua. Biñon burua beti izaten da malla txikixogua ta loriyagua. Biño uan jartzen ttuzte denak loriyak, den-denak loriyak.
-Baiña lehen diferentia izaten zan, burua ta…
-Burua ta gero ya, buruan ondotik jartzen zen pixkat mehexogua, ta gero ya mihiagua, miñon uan bezelako kargak ez zittuzten hartzen. Gutxiyo ekartzen zuten ta, miñon uan ez, uan itten dute, txoill loriyak jartzen.
-Klaro, lehen saria eskuz, jaso’re, ez? Eskuz…
-Uan itten dute, zerak, uan katxarro asko ttuzte zerak itteko, miñon lan haundiyak hartzen dittuzte, e! Hautsitzen badute, saria atetzeko, lan izugarriya zuten gizonak. Botzen ttuzte kamionara, gero kamionatikan, uan jarri ttuzte kai berriyan, in ttuzte leku politak sariantzat-eta. Ta hara sartzen ttuzte eta han ibiltzen dire josten.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia