Hondarribia (Gipuzkoa)

Sareak eta tanatokiak

Sareak eta tanatokiak <p>Sareak oraingoak baino askok txikiagoak ziren. 100 brazakoak. Kotoizkoak ziren. Tanatokian tindatzen zituzten, eta Butroi pasealekuan lehortzen jarri. Tana. Euri egunetan ez zuten tanatzen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-050-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Sareak oraingoak baino askok txikiagoak ziren. 100 brazakoak. Kotoizkoak ziren. Tanatokian tindatzen zituzten, eta Butroi pasealekuan lehortzen jarri. Tana. Euri egunetan ez zuten tanatzen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta txardiña harrapatzeko saria?
-Bai, izaten zien sariak, biñon uan aldian, pues askoz ttikiyaguak, bueno! Uan izaten dire, zenbat esango dizut […], cuatrocientos metros izango ttuzte uain. Eta orduan ze izango zien, ehun metrorik ere ez. Sare ttikiyak izaten ziren.
-Nola neurtzen zenuten, brazatan?
-Bai, zera, makillakin. Braza-makillak izaten zuen “uno setenta y dos centimetros”. Ta braza-makilla. Beste herritan izaten zen “uno setenta y cinco”, bestik izaten zuten gutxigo, ta hemen zen beti “uno setenta y dos”.
-Braza?
-Bai. Bai.
-Ta zenbat braza izaten zitun sariak?
-Sariak? Pues, uan, e! Uan!?
-Ez, lehenguak.
-A! Lehenguak? Ez, gutxi. Ehun braza? Ehun braza? Ta uangon, berriz, hirurehun braza. Hirurehun braza. Izugarriyak izaten dire. Ta loriyaguak. Zertikan arraia karga hartzen duenakin itten da hautsi.
-Ta lehen materiala ere diferentia…
-Bai, leheno zen zerazkua, uan da dena nylon, ta lehenogo ez.
-Algodoizkua?
-Leheno algodoizkua, ta hura itten zen aixago hautsi, berriya ez bazen, aixago hautsitzen zen.
-Eta hura, sare hura, algodoizkua, tanatu…
-Itten zen, bai, justo, badakizu. Tanatokira juaten giñen horrara, [ni juaten], gu foaten giñen attakin, barkuk itsasura juaten zienian, beti beste sariak, laguntzeko pixkat, gero itten zigun zeakin jarri, Paseo Butronen, arbolak nola dijozten, han itten zigun sekatzen jarri.
-Arbolatik arbolara?
-Arbolatik arbolara. Ta sekatzen zienian, ta hautsia bazen, lurrian iseri ta hura konpontzen.
-Ta tana zer da?
-Zen, zera bat zen, honelako katxarro bat, kuadrato bat, gogor-gogor bat, ta itten zuten ibaki, zerakin, adrillukin itten zuten puskak ebaki, ta gero itten zuten, ura nola jartzen zuten berotzen suan, hara botatzen zuten, ta ematen zuten kolore marroixkide bat, saria bezela.
- Urtu iten zen?
-Bai. Urian bai. Ta gero itten zuten harekin, zerakin, pasa urakin ta gero zabaltzera, sekatzera.
-Han, tanatokiyan eoten zen saria?
-Bai.
-Zenbat denboran eukitzen zuten?
-Ez, a, ez dakit hoi, a, ez, gutxi, gutxi, gutxi… Bakizu Hermandadia, bazkaltzen nola ematen duten, jantokiya?
-Bai.
-Pues ixkerretara zen tanatokiya Hondarbiyan beti. Beti hala zen. Ta gure, guk beti esaten dugu, gure plaza honetan, uan itxe berriyak in zittuzten hor, ta hor zen tanatokiya ere bai, biñon, hori zen zera batena, patroi batena. Berak bakarrik eitten zuen bere sariak. Biño beste hura zen denakena. Kofradikua. Ta zenbat zeuden, bat?
-Bi. Bi tanatoki ziren.
-Baiña zenbat aska-edo?
-A, bi aska, biño askotan banaka itten zuten. Txandaka. Zuk in duzu? Pues gero ni, ta gero besti hura, ta horrela. Ta egualdi txarratan, pues, han egoten ziren montoizka jarriyak zertikan eudiya bazen, tana dena zen kolore guziyak juango zioten-ta, han egoten zien, egualdi ona zenian, sekatzera dena.
-Ta zenbat denbora bihar zun sariak sikatzen?
-Aguro itten zen, egualdi ona bazen aguro sekatzen zen.
-Aguro?
-Bai, aguro.
-Ta gero gorde?
-Bai. Espazun hautsiyikan, gorde.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia