Hondarribia (Gipuzkoa)

Zinema aretora neska-lagunarekin

Zinema aretora neska-lagunarekin <p>Pelikulak jartzen Julian izeneko bat ibiltzen zen. Aurelio donostiarra zen zinemako arduraduna. 17 bat urte zituen ireki zituenean. 19 urterekin andregaiarekin joaten zen zinemara.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-046-020 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Pelikulak jartzen Julian izeneko bat ibiltzen zen. Aurelio donostiarra zen zinemako arduraduna. 17 bat urte zituen ireki zituenean. 19 urterekin andregaiarekin joaten zen zinemara.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Pelikula botatzen ibiltzen zan, izena zuen Julian. Hori zen “sobrino del”, abizena, esplotatzen zegoena, zine, zine esplotatzen zeguan Aurelio. Donostiarra. Horrek zeukan tailler bat “de calefacción” montatzen zeban. Ta horrek in zun hartu zine hori “pa explotar” ta bere hilloba bat etortzen zen Julian izena zegoena, zan operador, ta botatzen zuen pelikula, zinen.
-Ta pelikulak nundik ekartzen zian ta badakizu?
-Hok ekartzen zuten seguramente Donostitik, beste zea horko zinetik, Donostiko zinekin zuten kontaktua iña, ta…
-Orduan han botatzen zien pelikulak, gero Hondarribian ere bai?
-Bai. Hortik ekartzen zuen, Donostitik ekarri, ta gero hemen botatzen zuten bi-hiru egunian, ta gero hemendik emango zuten Irunera, o emango zuten “a Lesaka” o, bai.
-Ta zine hori jarri zutenian zuk zenbat urte zenitun?
-Nik, hori, zine jarri zenian? Joe, gutxi, joe… hamazazpi urte o… Zertik gero juaten nitzen andregaiakin horrara, zinera, zetik nik banuen hemeretzi urtetan andregaia ya. Uaingo andre hau.
-Bai.
-Hemeretzi urtekin. Ta juaten giñen biyek zinera.
-Nun ezautu zenun andregaia?
-Hau, Hondarrabiyan. Esan zattut etorri zela fabrikara…

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia