Hondarribia (Gipuzkoa)

Txorikumeak etxean hazten

Txorikumeak etxean hazten <p>Eskopetarekin ez da ibili izan, balinekin bakarrik. Txoriak hezi ditu: zozoak, birigarroak, enarak... txikitan hartu eta jaten eman. Deitu eta eskuetara joaten zitzaizkion. Enarak joan, eta ez ziren bueltatzen. Katuek ez jateko, txoriak ezkutatzen. Txorien jatena.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HON-028-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Eskopetarekin ez da ibili izan, balinekin bakarrik. Txoriak hezi ditu: zozoak, birigarroak, enarak... txikitan hartu eta jaten eman. Deitu eta eskuetara joaten zitzaizkion. Enarak joan, eta ez ziren bueltatzen. Katuek ez jateko, txoriak ezkutatzen. Txorien jatena.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta eskupetakin ibili izan zea?
-Bai, [balin], ez, kartutxoko eskopetak ez tut. Ez naiz behin ere ibilli… txoriyak asko gustatu, baiño ehizan, tiroka-tiroka, ez naiz ibilli. Ni txoriyak jaio ezkeroztikan, hemen. Eskutara enarak, domatu, xoxuak, billigarruak, enarak, pinpin-garratxak eta txori asko eskutan iduki dittut domatuta. Ttikitan hartu ta jaten eman; ta eskutara. Hori. Biño, denbora asko galtzen da. Eun guziya haren atzetikan.
-Nola domatu?
-Domatu oso gauza erraxa da. Jaten emaiozu, ta ez eskutan hartu, ta ez gaitzik in, eman jaten, leku goxogua, eman, eman, ta berak hartuko zaittu atta ta ama bezela, igual-igual. Ta zure jestuk, zure mobimenduak, denak hartuko dittu berak, ta ez eskutan hartu ta estutu… No, no! No, no… Laja eskuan gaiñian. Bihatza jarri, pasa, hola, eman jaten, ta zuri, deittu hari ta eskutan; kalian ikustian, bizkarrera. Hola. Biño ez eskutan ibilli ta “oi!, pobre…”, ez. Laja.
-Enarak ere bai?
-Enarak? Deittu ordurako eskutara. Biño, enara nei pasatzen zian, hemen lo itten zuten enarak, ttikitan hartu ta, euliyak harrapatzen eun guziyan, harrapatu, eman, martin-xaltuak, euliyak, eman. Biño gero sasoia etortzen denian, “octubre”, “setiembre”… joan eitten dire. Nik ez dakit zer pasatzen den hor. Ez dire etortzen. Biño nik aittu nuen “ave que vuela, a la cazuela”, hor, Aljeziras aldian-ta, sariakin denak harrapatu eta pintxotako tabernetan saltzen ziren. Eta eitten zittuzten jan. Ta txoriyak ez ziren etortzen. Biño nik urte askuan in dut. Eta lehen urte asko txoriyakin aittu naiz [katxetaka], domatu, biño, banittun nik kontraiyuak itxian: katuak. Amigo! Hoi ez zien lagunak eitten. Ta rak!, rak! Ta nik katuak ez nittula ikusi nahi! Attak, berriz, “katuak, ez zakela hil katorikan! Xaguak jango gattuzte itxian!”, xagua harrapatzen, biño xagu hoiek nahio zuten, katuak, txoriyak. Ta ni txoriyakeri, eltzian barrenian sartu, txori-kumiak, eltze baten barrenen, ta ni etortzeako, katuak, eskolara joan hemendikan, “katuak jango dittik /jangoittik/ hoiek”, eltzian sartu, lurpian sartu heltzia, harri bat jartu, ta rekreotik eskapo in, hor bainun eskola, txoriyai jaten eman, berriz’e eskolea juan, etorri itxera, txoriyak, eskolan… Holaxe txori-kumiak hazi dittut nik itxian. Lapurrak bezela. Biño denbua asko galtzen da. Oso polita da. Enara oso polita, […], eskutan nola jartzen den ikusi orduko, joe!... “Una cosa increíble. Paciencia”. Biño denbora asko.
-Ta jaten emateko euliyak?
-Enarantzat euliyak. Martin-xaltua, xaltamontes, harrapatzen nittuen, mariposak, euliyak. Biño arraultze prejittua’re igual jaten zuten.
-A bai?
-Bai, bai, bai. Hemen ibiltzen zien gurekin. Ta hementxe, tximiniya zen ta hortxe lo itten zuten. Paper bat jarri kaka itten zueneako, eguna argittu zenian, kanpora. Ta arratzian, itxera. “Ai! Txoriya falta. Ez da etorri. Aaaaaiii… joan da”. Ez ziren etortzen. Hurrengo urtian berriz eitten nittuen. Biño, gauz bera pasatzen zien.

Egilea(k): Aitor Errazkin

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia