Hendaia (Lapurdi)

Alemanak Hendaian sartu eta oilarra prestatzeko eskatu zieten

Alemanak Hendaian sartu eta oilarra prestatzeko eskatu zieten <p>Hendaiara ekaineko egun batez sartu ziren alemanak. Belarretan ari ziren Extefana, ahizpak eta aita. Ama etxean bakarrik zela, beraz, soldadu aleman bat agertu zitzaion atarian. Oilar bat ikusi zuela eta hura jan nahi zuela esan zion. Denbora beharko zuela ulertarazi zion amak nola hala, eta soldaduak beranduago itzuliko zela erantzun zion. Belarretatik itzuli zirenean aitak oilarra harrapatu eta amak oilarra prestatu zuen. Itzuli zen soldadua; sukaldeko mahaian erdia jan, eta beste erdia eraman zuen. Ordaindu omen zuen, behintzat.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan HEN-001-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Hendaiara ekaineko egun batez sartu ziren alemanak. Belarretan ari ziren Extefana, ahizpak eta aita. Ama etxean bakarrik zela, beraz, soldadu aleman bat agertu zitzaion atarian. Oilar bat ikusi zuela eta hura jan nahi zuela esan zion. Denbora beharko zuela ulertarazi zion amak nola hala, eta soldaduak beranduago itzuliko zela erantzun zion. Belarretatik itzuli zirenean aitak oilarra harrapatu eta amak oilarra prestatu zuen. Itzuli zen soldadua; sukaldeko mahaian erdia jan, eta beste erdia eraman zuen. Ordaindu omen zuen, behintzat.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta nahi nuke gan...Berrogeieko gerla hori ez zen gauza errexa e! Ez zen gauza errexa. Eta amak ez zuen....ez dakit zertarako...amak hain sofritu baitzuen...aitak eba, mais...ama emazti....emaztia izanez eta ba...erraten zuen “horiek hemen, (alemanez) hemen ikusi behar gintuela horiek!” Zeren bera....haurdun gelditu zen gizona lehen lineat gan zelaik, eta bistan da sofritu zuela bai. Eta, beraz, sekulan gogoratzen dut nola Hendaian sartu ziren... gero ez ginduen berri anitz ere, ez baitzen radiyorik. Bazien radiyuak, guk ez ginduen, ez ginduen radiyoik. Eta toki ainitzetan ez zen. Eta....baiñan orroitzen naiz Hendaiat sartu zien eguna. Junia zen, Junia zen hogeita seia edo zerbait hola. Belarretan ari zen denbora...ari ginen, denbora eder bat zen! Denbora bero bat! Eta aita ta ahizpa guziak belarrak idortzen, eskuz egiten baitzien denak e, arrastelakin etaa dena eskuz iten zien! Eta ama bakarrik, eta etorri zitzaion soldaru Aleman bat. Ta deskribatzen zuen amak “gizon eder bat, mutil eder bat!” erraten zuen. Eta egiya da, lehenbiziko Alemanak izigarri mutil ederrak zien. Gizon ederrak zien. Eta “etorri da eta ikusi du oillarra ate aintzinian, eta erran nau hura behar duela jan, hura nahi duela hiltzia eta harek jateko”. Eta ama, pixka bat izitua, eta erran zion, esplikatu zion –pixka bat bazakin frantsesa, aleman horrek, amak bat’e ez-. Amak erran zion baina tenoria orena erakutsiz “mais, oilarrak behar du denbora haundiya prestatzeko. Behar du egosi lehenbizi. Eta suan in ziola jestua lehenbixi egosi ta gero, lehenik hats eman, gero, hil ta lumatu, ta gero egosi ta prestatu”. Eta erran zion, bon, sei t’erdietan etorriko zela, sei t’erditan etorriko zela. Bon, gero ama orduko pixka bat...haur anitz izana eta unatua eta ez zuen hain haixe kurritzen. Eta egon zen gui beira kraka edeiteat, gaten giñen beti etxea lau t’erdiak-bortzak artian. Eta kraka edeiteat etxeat giñelaik, ama hasi zen aitari: “Ganix! Behar duzu oillar hori hats eman!“ “Oilarra hats eman? Zertako? Oin oillar hori hats eman? Hori errexa da hori hats ematen hori!”. Ta hola kanpuan, ta “ba, ba, aleman bat, gizon eder bat etorri zait, eta etortzekoa da sei t’erdietan jateat”. Ta “[...] lan ederra!” eta “Ale, nexkak, zatozte nekin. Hats emango diogu oillar horreri”. Hats eman ginduen, aitak hil zuen, ama lumatzen hasi zen, gu krakada in ginduen berriz landa gateko, eta prestatu zuen... prestatu zion paderian. Prestatu zion....freitu, freitu zuen! Aski zula jatia zen bezala! Sei t’erditan etorri zen, etorri zen mais... desarmatua, ez zuen pistolik...ez omen zuen. Nik ez nuen ikusi. Gu berriz landeta gan ginen, eta amak erran zion, hori orroitzen naiz: “ Oh Ganis, utz nezazu! Gazteena bederen utz nezazu etxian! Izitzen naiz pixka bat bakarrik egoittia”. Eta ahizpa gazteena igotu zen amakin, eta ahizpak....ahizpa bizi da eta ahizpa gazteena eta erraten nau bai “zerik gabe etorri zen, gerriko zinturik gabe”. Zinturo largo bat bazuten hemen pistolakin...

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia