Gamarte (Nafarroa Beherea)

Algeriako gerran soldado

Algeriako gerran soldado <p>Gogorra izan zen oso. Aita ere negarrez ikusi zuen. Bonba baten eztandatik libratu zen. Klase batzuk hartu zituzten eta ondoren hasi ziren gerran basamortuan. Jateko gauza txarrak zituzten. Bonbak nonahi ziren. Behin itzuli zen etxera, Baionako ospitalean egon ondoan. Luze zen harako bidea. Egunez bero handia zuten eta gauez hotza.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAM-003-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gogorra izan zen oso. Aita ere negarrez ikusi zuen. Bonba baten eztandatik libratu zen. Klase batzuk hartu zituzten eta ondoren hasi ziren gerran basamortuan. Jateko gauza txarrak zituzten. Bonbak nonahi ziren. Behin itzuli zen etxera, Baionako ospitalean egon ondoan. Luze zen harako bidea. Egunez bero handia zuten eta gauez hotza.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Bon gero beraz, Algeriarat partitu zinen.
- Bai.
- Zonbat urtetan?
- e be, hogoita bat urtetan.
- Ah, gazte, ene adina.
- Hogoita bat urtetan. Bai, ta hantxe bi urte egon.
- Ez zen goxo izain etxetik partitzia eh? Jakin gabe norat abian zinen.
- "Ouh là là" ez dut sekula ikusi ene aita nigarrez, ordian baizik.
- A bai?
- Bai. Ta ba, gerlak, berak hamalauko gerla egina zien...
- Bai.
- Hamalaueko gerla egina zien ene aitak, ta gero ikusten zien norat ari nintzan. Hogoita hameka mila jen... gelditu dira han e! Hogoita hameka mila gelditu dira.
- Frantziako jendeak.
- Bai. Ta ni're abantxu.
- Ba.
- Jauzi nien minan.
- Ba.
- Bonban.
- A ba? ukan zinuen?
- Ah ba, ba, ba. Nunahi baziren, finkatzen zuzten. Ta treiña jauzi egin zien, heldu nintzan etxerat eta bakantzetan ta bezpera atsian ene ondoan gizona garbitia beste batek, ta gero biharamunian, ni, ene buria berriz, hantxe.
- Ba.
- Etxerat ta izialdurak edo ez dakit ze, pixa egiten nien kafia bezala.
- Puf, ez zen goxo izain hura.
- Ah, bena horiek ez dira ahazten gero.
- ah ba, ba.
- Horiek ez dira ahazten eh? horiek gauza itsusiak dira.
- Honeste jende hiltzen ikusi eta.
- bo, bo, bo, bo, ez, ez da.
- Eta non izan zinten, leku ainitzetan Algerian edo?
- Bai, bai, bai eta lehenik eskola eginarazten dute, klasa erraiten da, eta hiru hilabete leku batian eta gero hantik eta arragaldegin baitzuzten hebentik eta rapeliak.
- Bai.
- Hekilan, hekilan egon ginen beste ez dakit zonbat denbora, arragal... soldadoka eginak, arragaldegin zuzten, gerla ari baitzen eta gizona eskas zen eta ordian galdegin zuzten berriz, eta hekilan egon ginen eta gero gu joan ginen eta arrunt saharalat, [...], arrunt, bai.
- Eta jateko eta ze ukaiten zinuten?
- A ba, jatekoa, bon, jatekoa ez zen eskas, ziminokia.
- Zernahi gauza, ez?
- Ez dakit ere zer zen. Ba ba, boatak eta boata horietarik.
- Gose anitz iragan duzie edo..
- Ez, goserik ez, ez goserik ez, ez dugu erran behar, ez dugu goserik iragan ez.
- Benan irriskia bai, ez?
- Ba. Ah ba, ba, ba, hura hura hura minuta guziz irriskia.
- Bai, eh?
- Beste behin holaxet, eta... eta lagun kotsia, holaxet, eta xantza gindielarik barne batian ginen eta, hirian eta [...], puf gure erdirat, eta grenada, badakizu zer den grenada?
- Ba.
- Eta batek, hasi zen hura, hasi zen, ta erori orduko hartu zien eta kanporat botatu, bestañez garbitu behar gindien harek hantxe. Eta ba.
- Kasu emazu.
- Ba.
- Ba, ba.
- Eskual Herriari pentsatzen da ordian.
- Bai, ez?
- Ba.
- Zonbat makur.
- Eh?
- Zonbat makur.
- Bai, ah ba, ba, ba. Anitz, anitz, anitz. Anitz. Gizon gaztiak hantxe, zozokeria hango jende batzuri, zaintzeko eta holako kakolakeria, deus ere, balio ez zien istorio bat zen eta hala, hala, ze egin behar zen?
- Bena, untsa jakin gabe norat abian zinten joain zinten, segurki.
- Bistan dena. Gerla, eta beti geroztik hunat ari da, beti ari da nunbait, gerla, eh?
- Bai, bai, bai.
- Beti ari da, beti, hunbeste jende izan da hortxet.
- Ber leku horietan e?
- Ba.
- Horiek aski makur badizie.
- Ta ba.
- Ez ziren fite iraganen e, bi urte.
- Ez, ez, ez, ez dira fite iragaiten ez. Luze da.
- Eta arteka jin zinen hunat, etxerat, edo...
- Behin, behin.
- Behin?
- Behin. Eta gero egon nintzan hemen eta Baionako ospitalian, hiru hilabete, ene eta zerain garbitzeko, eta gibelerat joan gabe, hemengo, ene herri auzoetako, behorlegitar bat eta hek hil ziren han, bai, ez ziren... eta ni hara joan gabe jakin nitien hak guziak ez zadan ez plazer egin eni, eta hilak zirela hek jakitiak.
- Ba, zer lotsa, zer beldurra, eh?
- buf, ta gero luze zen bidia. Nik eman nitien berriz gibelerat zortzi egun.
- Zortzi egun harat joaiteko.
- Bai.
- Zeren ta zal... kabale treiñetan kurriarazten ginduzten. tukutu, tukutu, tukutu, trein zaharretan ba.
- Ta gero han ze egon zinten, desertian?
- Desertian ba. Desertian, eta desertian ziren, nunahi ezartzen zuzten eta delako bonbak.
- Ah bai, eh?
- Bai, nunahi.
- Beti kasu eman behar.
- Ah ba, ba, ba.
- Lo ere ezin lasai egin.
- Ah, non, uf, ez zen irri egiteko ez.
- Eta gainerat desertian bero izain zen.
- Ba, izigarri. Egunaz izigarri bero eta gauaz hotz.
- Bai eh?
- Bai, hori bitxia,
- Bai.
- Ta gauaz, gauaz eta anitz aldiz eta guardiako, goardia badakizu zer den?
- Ba.
- Behar nien hartu eta animaleko manta bat ezarririk, azal guzier beha, ez zen lokartu behar ez.
- Kasu eman behar e.
- Eta nola!
- Bai, bai, ez zen hori goxo izain ez.
- Ez eta aspaldi dut hor, hostia.
- Denak sofritzen, elgar hiltzen.
- Ah, ia. Gauza itsusiak dira horiek.
- Bai.
- Itsusiak, itsusiak.

Egilea(k): Alex Artzelus

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia