Gabiria (Gipuzkoa)

Euskaraz hitz egiteagatik zigorra

Euskaraz hitz egiteagatik zigorra <p>Erdaraz ikasten zuten. Irakasleak ez zekien euskaraz eta zigortu egiten zituen euskaraz entzuten bazituen. Zigorrak nolakoak ziren kontatzen du. Goiz eta arratsalde egoten zirenez, amak bazkaria bide erdiraino eramaten zien hasieran. Gerora, "sekretarioaren" etxean prestatzen zieten bazkaria: indabak eta kafesnea.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan GAB-004-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Erdaraz ikasten zuten. Irakasleak ez zekien euskaraz eta zigortu egiten zituen euskaraz entzuten bazituen. Zigorrak nolakoak ziren kontatzen du. Goiz eta arratsalde egoten zirenez, amak bazkaria bide erdiraino eramaten zien hasieran. Gerora, "sekretarioaren" etxean prestatzen zieten bazkaria: indabak eta kafesnea.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskolan, laborea eittez aparte, goizetan ematen zenduen.
- Bai, goizetan eskolea ta atsalden josten.
- Euskeraz ikasten zenduen, Euxebi?
- Ordun anilloa ematen zuen, “a la que hablaba en vascuence”. Ze gaizki daun hori e! Zeatio maestrek ez zekin euskeraz, ta erderaz ein behar gendun, “si no te venía el anillo”.
- Anillo bat ematen zizuen?
- Bai, ta harekin kastigue zeon.
- Jantzi eitten zizuen anilloa?
- Bai.
- Zenek jazten zizuen, maestrak?
- Bai. Maestrak. Aitzen baziun. Baiño ez gendun eitten, maestrea zeola ez. Bestela bai e!
- Lagun arten bai?
- Bai. Baiño maestra zeola ez. Rekreokon ta hori bai.
- Anillo hue jartzen zon garaien, ze kastigu izaten zan?
- Batzutan, ez dakit ze ematen ziun: eskola lehenau jun beharra, o gerogo irten beharra. Gerogo irten beharrak'e pena ematen zon. O rekreoik pe... “no sé, no sé lo que sería”.
- Eskola hortan, neska ta mutil?
- Ez, neskak bakarrik. Besten mutillek. Bi zeren, bi eskola. Edarrak gaiñea. Oaiñ'e han dare.
- Ze eoten ziñen eskolan, goiz ta atsalde?
- Bai.
- Ta bazkaldu bertan?
- Bazkaldu, etxea etortzen giñen batzutan. Beste batzutan amak biden erdia etaatzen ziun. Eta gero, sekretarion etxen hasi giñen bazkaltzen, zeatio oso gaizki ibiltzen giñen, eta sekretarion etxen preparatzen ziun. Indabea eamaten gendun etxetik. “Entonces no había otra comida”. Indabea urdaiekin, eta gero katillukara kafesne. Baiño ondo eoten giñen. Han jaten gendun. “Nos quedaba tiempo para jugar”.
- Sekretarion etxen esan dezu. Zenen sekretarioa zan?
- Hure, Aramatik uste det etorri ziela. “Más bueno era... y ella!”
- Zenen sekretarioa zan?
- Herrikoa. Bernardo Garciandia. Eta andrea're, “una mujer buenísima”. Eusebia. Buenísima.

Egilea(k): Aimar Maiz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia