Eskoriatza (Gipuzkoa)

Meza ostean gizonak bola-jokora

Meza ostean gizonak bola-jokora Bolatokia zegoen Gatzagan. Meza ostean gizonak boletara joaten ziren. Bola-jokoaren inguruko azalpenak; 7 txirlo bota behar izaten ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-029-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bolatokia zegoen Gatzagan. Meza ostean gizonak boletara joaten ziren. Bola-jokoaren inguruko azalpenak; 7 txirlo bota behar izaten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bolatokixa esaten dostazu. Basarrittarrak be joaten zien ala kaleko jentia bakarrik?
-Mezetara fan ezkero bai. Basarrittarrak mezetara fan ezkero denporie emuten edo ez dakit, faten zien.
-Eta zuk ikusi zenduen boletan zela eitten zeben?
-Bai. Holako zer batzuk egoten zien, zer batzuk gora begira. Zazpi izeten zien. Gero hemendik bota zera, pelotan moduen harrixa... zera; eta zenbat eta bola gehixao bota ba hortxe, hortxe zan irabaztia.
-Orduan zazpi izaten zien. Hirukin ez dozu ezautu?
-Ez. Bost edo zazpi.
-Eta esaten dozu mezetara jaisten zienian aprobetxatzen zebela?
-Bai, aprobetxatzen zeuen mezetara [etozenian].
-Eta mezetara etortzen zien andrazkuak?
-Ez, keba! Mezetara etorten zien andrak eta zerak, mezie entzun eta aide. Etxera. Ez auen han ezer. Oingo moduen tabernara fanda eta eraten-eta ezebez.
-Gainera gaizki ikusitta?
-Honbre! Orduan txarto [pentsaten] zan. Neu Eskoritzara etorri nazen ezkero han ez gauen ezer [...]. Oin Eskoritzara etortzen [...] pasio bat egin eta kortau bat hartu-eta, pentsau be ez.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia