Eskoriatza (Gipuzkoa)

Inguruan zutenarekin jolasten zuten

Inguruan zutenarekin jolasten zuten <p>Umetako jolasak. "Dendatxoka" nola egiten zuten. Inguruan aurkitzen zituzten lore, frutu eta abarrekin jolasten zuten. ("Sakutie"; belar izena). Dirurik ez eta ondoan zutenarekin jolasten zuten; imaginazio handia.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ESK-015-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Umetako jolasak. "Dendatxoka" nola egiten zuten. Inguruan aurkitzen zituzten lore, frutu eta abarrekin jolasten zuten. ("Sakutie"; belar izena). Dirurik ez eta ondoan zutenarekin jolasten zuten; imaginazio handia.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero dendatxoka be bai…
- Bai, hori be bai, bai.
- Dendatxoka. Ifini… arbolai-ta kendu loratxuek eta bestiei orrixek kendu, ifini holako tablatxo bat edo harri haunditxuenak hola topau… “Hemen daz azelgak saltzen, hemen… —izenak ifintten gutsen— hemen tomatie”. Ta, ba, igual tomatie kentzen gutsen horrek… berdurak egoten zien loratxo moduen […], baltzak, zela esaten otsien… jutsenen horrei? Txorixek jaten dauena, ez dakin? Zela…? Sakutie. Sakutie ez zan?
- Bai, sakutie, sakutie.
- Baltza urteten jutsena, holako loratxo [baltza, sakutiei]. Eta haik hartzen gittuen ta, ba, kazuelatxo… kazulie, bai, holako zatin batzuk fratelen bat apurketan bazonan haren zatixek. Hurrengo tazan bat apurketan zana ta lustre kajie be izeten zonan. Lustre kajie be bete han beste orritxuekin ta dendaka, bueno, holaxe!
- Badakitzu lustrie zer dan?
- Lustria…
- Betuna edo…
- Bai, ez?
- Betune, betune, bai.
- Zapatak garbitzeko ta…
- Bai, ta haren tapak sobratzen zienien haik garbittu ta [holakoxe dendatxuek]. Erositta orduen gauzaik ezebez! Dana holakotxiek.
- Baiña orduan imaginaziñua… ez?
- E?
- Imaginaziño asko eukitzen zenduela, ez? Ta edozer gauzakin…
- Bai, bai, bai, hori bai. Bestela ondo eitten geuen jolas.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia