Ergoiena (Nafarroa)

Lihoaren inguruko lanak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERG-008-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Lihoaren inguruko lanak. Lihoaren lore urdina jasotzen zenetik ehuleari haria eraman arteko prozesua.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kontatzen ahal duzu pixkat?
- Kontatu? pues e... esan biar duzut: ori ereitten tzan, e... últimos de setiembre, bei, últimos de setiembre, eta, e... akatziak o urriyak –urriya da, guk urriya satou setienbrei– jarri bizuen ya, jeiyo, bi orritten; geo, jei-, jeiyotzen tzan? zaborra atratzen tzakiyon dena ondo, zaborra ta, uzten tzan garrrbi-garbi-garbia! ta atatzen tzuen, loria, urdin bet, oso lore politta atatzen floria, flore urdin polli bet atatzen tzuen. Eta gio eitten zakiyon, flore ura botatzen zakiyon berrie? aziya, eta ya pixket eitten tzakiyon garäiyan aziy ura? eitten giñuen atra, zeiñetati; zeiñetatë atatzen giñuen? lotzen giñuen ee... paxotan? eta ematen giñuen ubeldia. Ubeldian putzu aundi bat eoten giñuen? paatzen giñozkoon e... arriyek geiñen? t’egoten tzan, bedratzi eun ta bedratzi e... gou, utsin, sartuta. Geo atatzen giñuen utseti? ta paatzen giñuen iruzkiyen, eoten tzan, sekatzen; sekatzen tzan ura? eta sekatzen tzan garaiyen? egun (y)onnaeki? bazian, egurresko, esaten zooruen garbak, iru... iru ojekuek? ta sartzen tza-, ¡no, miento! lendaixkuan eitten tzan, maz batekin jo-ta, kaskal ura kendu, kaskal ura denna jentzen zakiyon? mazaekiñ, e? dena joka. Ta gëo, jentzen tzakiyon gañien kaskal ura... e, e, orrekiñ? e... mazaeki(n)? pasatzen tzan, iru oro eoten tzian? ba, orixe: trakata-tra! trakatra-tra! trakata-tra! geiltzen tzan, lia bekeleixen, launnnn-laun-laun-laun-laun-launa, ango... eitten tzuen e... ariy ura. Geo pasatzen tzan, katxarro bat eoten tzan olixe anka sartuta, como unas e... púas, burniskuak? an eitten tzan, orrazi, orrazi, te geiltzen tzan fiiiin-fin-fin-fin-fin-fiña, fiña, ossso fiña! geiltzen tzan biar seta bekelaxe? xeda bekeläxe. Eta geo, makil bet zan? makill aundi bet? da makill aundiy ërtan? ee... e lotzen tzakiyon e... katxarro ura, ille moduko oi? eta e, sartzen giñuen besazpiyen? ta orixe eitten tzakiyon a-... alako katxarro (b)ati bueltak emannnda, bueltak emanda, bueltak emanda, bueltak ema(n)? eitten zan e... bera ariya, ariya. Geo, ariy ure eitten tzan garäiyen? eitten giñuzkien te... pillotak; an, katxarro at egurrexkua? e... madejak ee, eitten tzianak? eta, madejak jartzen tzian-da, eitten tzan, e pillot eittekin madejak; ta madejak eitten tzian gareiyen, bi e... alde pati, lotzen tzia(n)? eta eitten tzia(n), arrixko... –orduen arrixkuak giñazkan, guk, beste atzuk zazkuen de zink– lixuba, lixu berriya, eitten tzana, arropa, dena... egosi ta, e... dena, ta an eitten tzan egosi. An eitten tzan egosi? botatze(n) zakiyon utsa, garbiya? eta... txulo txiki bat ordun, zer itsu berriy arrek? ta, an, kredo errezatzen ziñuen? eta, ya, kredo errezatuta, akaatzen tzan garäien kred ura? ya egosik zegon e... ura, lixib ura egosik zegon. Pues, geo? eitten giñuen fan e... labaderua? aundi-aundi-aundiya jo ta garbittu? eta eitten tzan sekatu, iruzkiyan, e? iruzkiyän. Eta geo, eitten tzian, pillotak? eta ematen giñuen a hacer. Etxarrin eoten tzan e... tejedorëa, bai, tejedore...
- Ehuntzalea?
- Be, auntzalia, bei, auntzalia; an eitten tzuen e... auntzalia zan, eta an eitten tzuke ee... tela? o eitten tzittüen e... olako... beste gañen metruat o... zeotzer e... de ochenta centímetros o... metrua? da eitten tzuen tela, ta geo eitten zittuen mediek, e? azken josi ta ya está! eta segun nola eitten ziñuen zuk, ola lixtu bat, emannnda... ariyäi, zenbatennnes geixaö ibiltzen ziñuen? eitten tzan, ariyä, fiñaö! ta aria fiñaö egiten zanekin? pues media ayek izaten tzian, e mia(o)kuek, eitten balen bazien mantak arek? nola zien e... ura, ori? pues izain tzian meindiriek e... latzak! latzak, gogorrak!... gutxi badot oainikan ee... meindiriek e, mises, jo! menudas sábanas!...

Egilea(k): Koldo Artola Kortajarena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia