Erandio (Bizkaia)

Etxean euskaraz, kalean erdaraz

Etxean euskaraz, kalean erdaraz Amak ez zekien gazteleraz, aitak apur bat, ferietan ikasitakoa. Ama etxez etxeko joskilea (jostuna) izan zen, Loiuko Lauroetakoa izan zen; aita Erandiokoa. Gurasoekin beti euskaraz egin zuten. Kanpotar asko etorri zen Erandiora, eta kaleko hizkuntza gaztelera izan zen Bilbo inguruan. Donostian, ez. Seme-alabak giro erdaldun horretan hasi dira eta euskara ondo irakatsi ez izanaren damu da orain Mertxe.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ERA-001-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Amak ez zekien gazteleraz, aitak apur bat, ferietan ikasitakoa. Ama etxez etxeko joskilea (jostuna) izan zen, Loiuko Lauroetakoa izan zen; aita Erandiokoa. Gurasoekin beti euskaraz egin zuten. Kanpotar asko etorri zen Erandiora, eta kaleko hizkuntza gaztelera izan zen Bilbo inguruan. Donostian, ez. Seme-alabak giro erdaldun horretan hasi dira eta euskara ondo irakatsi ez izanaren damu da orain Mertxe.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kontu egixu: gure amak ez zuen jakin erdera be ez. Erdera be ez. Aittek apur bet ferietatik ibilten zanen, baia amak erdera be ez, dana euskera, han Laurotako troka batekoa zan eta erderaz jakin be ez. Bera izen zan joskile
- Nor izan zan joskile?
- Ama, ama, ama joskile izen. Ibilten zan etxe honetati, halan apurtxu bet [zera], makiñeaz burure koiute, ama ibilten zan.
- Orduen ez zan izeten bakarrik etxekoegaz, ez? Hor joskile izen bazan...
- Bai, joskile, joskile, joskile, bai, eta bastante ona, e? bastante ona. Aitu hor dao erretratu. Bere erropa guztik berak ein zituzen /eituzen/, ezkontako be, eta oso guapa dao e, oso guapa dao. Bai, joskile, joskile izen zan. Bai, gero hainbeste ume eta bakizu ba.
- Eta nungue esan dozu zala ama?
- Ama Loiuko, Laurotako.
- Eta aitte nungue da? Edo nungue zan?
- E?
- Aitte?
- Benetako Erandioko. Erandioko.
- Orduen umetan erderie hutse, ez? Eskolan behintzat.
- Bai, bai, baia euskera ez duu galdu inoz, e? txarto edo ondo. Liburutaku ez dakigu ezer, ezta? Baie guk e... eurok jakiena iten eben eurok eta geuk be bai eta inoz ez dogu galdu euskera e? inoz be ez. Bat dau hor Alsasuan, baie bera be ezkondu zan gero beste... “alaves, falso y cortes” eta erderaz... euskeraz [ez guzen] entzun be eta oin txikerrak dana euskera. Euronak e? Semea ezkondu da, semea ezkondu da euskeraz eiten dana eta hiru familitxu dekez eta dana euskera. Baie bera izen da kontrarioa. “¿Cómo te has casado con una vasca si no quieres?”.
- Eta lagunekaz eta be bai erderaz eskolan?
- Bai, iten gendun haren euskeraz, erderaz, bai, baie etxen euskera. Nik hori dekot pena, ze nire mutilek be ez dakiela ondo euskeraz eta nire erru dala esaten dot, ze nire etxen iten [zen] euskera eta horregaiti ez dot galdu. Hori egi da, e? Nik oin be esaten dot: neure erru da, neure erru da. Baie gero honek etorri ziren gaztetxu ya edadea ya dana etorri zan kanpotarra, e. Etxeti urten eta ya erdera, etxeti urten ta erdera. Dana maketeri, dana maketeri izeten zan. Eta gero, bakizu, fazilena da. Fazilau da erderaz eite euskeraz baiño.
- Orduen jolasak-eta be bai erderaz eitten zenduen?
- Bai, erdera, erdera, erdera, erdera.
- Orduen ez zara akordako holan kantuek edo jolasteko edo kubiketan…
- Ez, ez, ez, dana erdera izen zen kantuek eta guztik. Ikisi danak gero e? fazilago eiten gendun ta, baie erderaz dana.
- Kalien be bai?
- Kalien be bai. Bertakogaz ez. Bertakok ez. Bertakok Mungikok eta bertakok Erandiokok matrimoniok gu baino zarragok dana euskeraz. Baie gero hain famili etorri zanen be dana erderaz fazilago, dana erderaz. Hemen Bilbon beti izen da erderaz gehiau euskaldune baiño eta Donostin dana euskera. Ni joaten nitzen mutiltxu biekaz lelago Donostire eta matrimonio gure moduko danak euskera. Eta enbidi bet emoten osten niri… Baie gero guk erdera, guk erdera. Etxen ez, e? Etxen euskeraz ein duu, e? Etxen euskeraz ein duu, baie erderaz fazilao askoz be.

Egilea(k): Lucas Mezo

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia