Elgoibar (Gipuzkoa)

Nati esneak partitzen eskolara baino lehen

Nati esneak partitzen eskolara baino lehen <p>Lehengo berdura-plaza askoz politagoa zen. Esnea saltzen zuten, baina berdurarik azokan ez. Natik esneak partitzen zituen eskolara sartu baino lehen. Oso goiztarrak ziren denak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-068-047 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehengo berdura-plaza askoz politagoa zen. Esnea saltzen zuten, baina berdurarik azokan ez. Natik esneak partitzen zituen eskolara sartu baino lehen. Oso goiztarrak ziren denak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Nati: -Lehen askoz polittaua zan berdura-plazia oin baiño.
Agurne: -Bota egin bihar debela esate debe.
Nati: -Ez dauka konparaziorik ere ez dauka.
Agurne: -Baiña ez jone /etxone/ esaten bota egin bihar debela? Bai...
Nati: -Ez jonat /etxonat/ entzun baiña...
Agurne: -Eta berrixa ein bihar debela esaten debe, ez dakitt.
-Eta nun zeuan hori merkatu plaziori?
Agurne: -Ba justu oin plazia dauan lekuan.
-Bertan zeuan?
Agurne: -Bertan zauan. Gero in zeben dana bota ta haundixa ein. Baiña berta-bertan.
-Ta zuek joaten ziñaten saltzera?
Nati: -Ez. (...). Eta hori, hau plaza honetan... Gu ez giñan bajatzen berduriakin. Guk esnia. Eta arrautzak eta. Guk nehikua genduan etxekua guk jateko dana. E, Nati? Dana jaten gendunan (barre). Babak eta ortukuak eta danak jaten gendunazenan.
-Etxerik etxe partitzen zenduen?
Nati: -Bai, eta gaiñera nik partitzen naban nere tiana ere bai. Eta gero bidian errekauak ere, batzuetan San Lorentzokuak, beste batzuetan beheraoko etxekuak... Ta andra nausi samarrak zeurenak ba "hori ekarrizu ta haura ekarrizu ta bestia ekarrizu" ta errekauak ere itten genduzen; bestiendako ere. Esniak partidu ta eskolara etortzeko beratziretarako, goizao-goizao.
Agurne: -Izan gera, e, Nati, izan gaittun goiztarrak.
Nati: -Bihako goiztarrak izen, aber bestela ze ingo genduan!
Agurne: -Goiztarrak (barre).

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia