Elgoibar (Gipuzkoa)

Santsongoa baserritik Kamiñerokora bizitzera

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-034-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Santsongoa baserrian jaio zen 1928ko maiatzaren 18an, baina sei urte inguru zituela Kamiñerokora joan ziren bizitzera. Ama Santsongoa baserrikoa zen eta aita Garagartzakoa. Ama anai-arrebatan zaharrena zen, baina etxean familia handia zegoen eta Kamiñerokora joan behar izan zuten bizitzera. Kamiñerokoan frontoia zegoen, eta horregatik eurak pilotarako zaletasuna izan dute.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Basarrixan, Sansonguan jaixo giñan gu, ni behintzat. Ta gero handikan kalera bajatu giñan nik sei bat urte nakazela. Ta gero Kamiñokuan bizi izan giñan, badakizu.
- Kamiñerokua?
- Kamiñerokuan, han "carretera Azcoitia", han. Ta gero, ba, ezkontzeko hona etorri giñan.
- Baiña... jaixo ez diazu…
- Jaixo basarrixan.
- Ta urtia? Ze urtetan?
- Urtia, ba, "el año veintiocho", "veintiocho, dieciocho de mayo". Datorren astian ein bihar dittut.
- Ontxe laster da.
- Oseake, zenbat? Kalkulau… "veintiocho"…
- Siete uno.
- Zazpi, e… hirurogeita hamaika.
- Bai, bai, hirurogeita hamaika ein bihar dittut. Datorren astian ein bihar dittut hirurogeita hamaika.
- Gurasuak nunguak zian? Aitta ta ama?
- Gurasuak zian bata Sansongua, ama, ta Garagarzakua, San Lorentzotik goratxuao, Garagarza basarrikua aitta, zian.
- Osea, elgoibartar oso-osua.
- Elgoibar, oso-osuak elgoibartarrak bixak.
- Ta zeu ere elgoibartar oso-osua zera.
- Ni ere Elgoibar... osua.
- Bai, hamen jaixota ta hamen e…
- Hamen hazi, hamen… Bueno, Sansonguan orduan jaixo…
- Sansonguan jaixo.
- Ta sei urtekin Kamiñerokora.
- Bai, kamiñerokora bizi izetera. Kamiñeroko etxia ein zeben, orduantxe eitten zauan ta haura ein zebenian horra etorri giñan bizi izetera. Gure ama zan familixan zaharrena Sansonguan ta haura, ba, zela familixa haundixa zauan, hamar anaixa-arreba zian, zortzi lehelengo ta gero atzenak, bikixak, hamar anai-arreba zian gure ama-ta. Eta gero, harek e… kuadrilla haundixa ta bestia ta gure ama hartu zeben etxera lehelengo urte batzuetan. Ta gu famelixia, gure gaztena ez, ostian lau anai-arrebak han jaixo giñan baserrixan. Ta gero, ba, maiorazkua ezkondu zanian, gu kalera bajatu giñan, Kamiñerokora.
- Kamiñerokua ez da baserrixa, orduan?
- Ez, Kamiñerokua ez da baserrixa. Kamiñerokua, ze esango dizut ba nik? Hor kurban, e… oin karrozerixia dao. Lehen frontoia zan hor. Lehen Kamiñerokuan zaon frontoia ta gu danok han frontoian beti. Nik anai bat pelotarixa euki naban, beste bat korredoria, oseake gu danok pelotarako mutillak izan gara, deporte hortarakuak. Ta oin ere ni jaiero Eibarrera juten naiz partidua ikustera. Gustau eitten jata pelotia asko.
- Eta nundikan euki dozue? Nundikan euki dozue zuek holako zaletasuna, pelotarako zaletasuna?
- Ba esaten dizut, frontoian jaixo... frontoia, hor Kamiñerokuan frontoian bizi izen giñala. Guk bentanatik beti beittu ta frontoia geunkan, hamendik kalia bezela, guk frontoia geunkan etxetik.Ta beti-beti frontoian. Granujetan ere etorri etxera eskolatik, bazkaldu ta antxintxika frontoira, izardixa darixola eskolara. Aitta ta ama beti errietan.
- Aber, ba!
- Beti hola. Ta holaxe.

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia