Elgoibar (Gipuzkoa)

Errekan arrantzan; angulen inguruko azalpenak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-022-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Arrantzan egiten zuten errekan. Besteen otarrak zaintzen egoten ziren, ea zer harrapatzen zuten. Arrainak harrapatu eta tabernara joaten ziren gero bazkaltzera. Angulak egoten ziren errekan. Angulen inguruko azalpenak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero zerian ta peskan, ta peskan ba bai. Hartu peskia ta haura segurua izaten zan ta beste batzuen zestuak errekistau, zainttu. Albitxurik han bota jok, bestiak han bota jok, bestiak… ta "jaso ein bihar juau". Ta ura zikintzen zanian, pixkat [ugerrian] zauanian-ta jaso ta igual bardu mordua ta ra! Ta txabalituak ta ba, orduantxe hamabost bat urte-edo ta gero tabernara harek jatera ixilikan ta enterau eitten zan jendia. "Ene! Goiko Errotak eta Urbanek eta ez dakit zeiñek-eta harrapau juek! Mekauen la letxe!!" Hortiko aldian zestua zakenak: "Horrek gure zestua errekistauko juen!". Ta holakotxe gauzak asko […] ta ibili […] ez dakit, gero ba, hortxe, gero arraiñetan ta, ba, arraiñetan asko ikusten genduan. Gero angulia. E? Ta gero zela ixotzen daban gora. Aurreraka ez da juaten, e!
- Atzeraka?
- Bai. Bai, zerian bai, hemen errekan, ba, hamen aurreraka juten da, baiña gero ixotzeko gora, hau e… odolgixa esaten gendun guk "musgo" esaten da erderaz. Ta horren bittartian sartu buztana ta dzi, dzi, dzi! Baiña bixkor gora, e! juten da.
- Ontxe harrapau dittue hamar angila, ez? Juan zan astian errekan?
- Hemen?
- Bai. E… Melitonen harrapau zittuen.
- Joño! Ta honaiño ailleau dia, e!
- Ba ointxe bajauta o ez dakit.
- Ontxe ba, itxuria, ba zertuko zian.
- Ba juan zan, oin dala bi aste-edo.
- Ointxe, ointxe ba ertetzeko zea, ixotzeko gora. Ta aingiria...
- Angilia, e? Aingiria
- Bai, angilia bai. Ta angulia oin gora ixotzen da. […] oin gora ixotzen da. Bai, ta haren ama Gatzagaraiño jun baldin bada, ta handik bajatu bada, angulia haraiño ixotzen deu.
- Jo ba ez daka bidia makala bueltan.
- Eta gero bajatzen da, setienbrian hasten da bajatzen. [Urerria] zikiña dauanian zera ta orduan etorten da gero e… jo ta goittik behera. Ta nik angulak, e… zera, aingirak holakotxe senduak, kongrio moduan esateko moduan. Kilo bi ta…
- Hori hemen?
- Pasatzen dana… Bai. Turbiñan sartzen zian ta turbiñia geratu. Urik ta ezebe ezin da geratu. Ta baten aitta zanak esan zian "Dios! Aingiria dao turbiñan" ta "guazen, kendu ura" Kendu ura ta etara genduan ta "Benga! Etara hortikan" ta hasi naiz eskua sartu zer eta dauan ta jode! Nik billurra zer ta "Jolin! Aitta hemen zeoze dao" ta "Etara, helduixok billurrik be hori ittota daok-eta! Hori aingiria dok" Gero bai, gero behin, handik aurrera banakixan ta…
- Lehenengo aldixan…
- Etara ta holakotxe aingiria, turbiñan orduan, "Aiba Dios!Zela baiña hori?" Ta guk bagendukan aitta zanak-eta einda zeuden ba kanaletikan zauan ba konporta bat. Ta han egoten zan hola nasia esaten ziuena, parrilla bat einda egurrezkua, parrillia einda ta holakotxe distantziara, zera, ura ertetzeko. Ta "Hori ze eitteko ete dok hori, ze, ze eitteko ete dok?" Ta beti holakotxe… Eta horrek kondiorrek eta: "Hau ze, ze dok? Hemen sartzeko jakak egurra ta hemen ere bai" ta Nik aittari galderia: "Aitta, han hola ta hola badao" ta "Haura nasia dok" "Nasia zer da?" ta "Ba han e… aingiria hola ta hola etorten dok, hemen ikusten dok parrillia zelan daukaun honentzako" "Bai" "Baiña honen aldian txikixa, estua, hola ta hola ta hola, ba haura ustelduta jaok eta oin kasorik ere ez. Baiña han hola harrapatzen genduan aingirak" eta guk ein, atzera. Ta ein ta ipiñi ta da! zabaldu pixkat [urarria] zauanian. Ta jo-ta ura nundikan dixen, jo-ta handik juten da aguro, e, aingiria. Ta presatikan zela ez zan jausten, ez laga presatikan jausten urari. Ta urak zelan segitzen zaban... "Dra", baten sartu gara ta joe! Baiña demaseko, dana holakotxe... hamendikan... holakotxe aingiria! Dana hortik gorakua! Txikixa [danik] ezin da, baiña sartu giñan ta joe! Berrogeta hamar kilo bai!
- Neri bildurra emango zian.
- Ta zertzen ta "Eon!" "Ze?" ta "Hau hola hartuko dou" ta listuak. "Eon! Hau hola jasoko juau ta hemen zakua ipiniko juau". Bai, guk […]. Zakuan bai, sartu zian hamar-edo, hamabost-edo, ez dakit zer sartuko zian. Bai, mordua jateko, ba jatordu bat eitteko. Baiña han sartu e… barruan e… zer batekin hartu bagenduz e… harrapauko genduzen ba, kiluak harrapauko genduzen, mordua.

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia