Elgoibar (Gipuzkoa)

Janzkera ezberdina astean eta jaiegunetan

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-013-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Orduko janzkeraz hitz egiten du; soineko bat luzerako izaten zuten. Aitaren jakarekin, jostunak etxera etorri eta abrigoa egin zion Soterari 12 urte ingururekin. Igandeetan, dotoreago ibiltzen ziren. Arropa Elgoibarren erosten zuten. Anekdota bat kontatzen du. Alpargatekin ibili ohi ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Aittan jakiakin egiñ zien. Jostuna etxera ekartzen zaban amak. Egun bi edo egitten zittuan, lo ta danak hantxe egitten zittuan, badakizu, gurian asko egoten zan ta. Eta aittan jakiakin egiñ zidan abrigua, eukiko nittuan... tan tonta tampoco no sería porque ya tendría unos 12 años porque yo...", goguan daukat, banixen eskolara, eta ama portalera ertenda, begira neri. Estreiñeko, estreiñeko, aittan jakiakin, banixela, begiratten dot han ta… ama holan irribarriakin zaguan neri barre egitten dalakoan, buelta atzera, ta abrigua kendu ta ez naban jantzi. Gero, harrezkero baiña, ez neukan besterikan ta jantzi, ta bai pozik ibilli ere, bai pozik ibilli ere.


Goguan daukat nik, gure ama beti tela onak egittekua zan, ta urtiak ere orduan aurrera zixezen, baiña sastria, tuertua esaten ziuen, zelan zaban? José uste dot, Zabala, uste dot. Eustakia zaban ama, ta ekarri zaban trajia etxera, anaixana. Aste Santua zan, ta orduan Aste Santurako ta holaxe egitten ziran trajiak, egun señalatua eta, ekarri zaban trajia ta gurian beti ohittura bezela, "pago al contado", pago 30 duro zan traje hori, telarik onena eh!, beti ona gure amak, telarik onena. Ta hartu zaban dirua eta joan zan etxera. Hemen dator berriz Eustakia ta... "yo sé que me habeís dado pero no he llevado dinero a casa", "¿que no ha llevado? pues ya sabes que te hemos dado, sí pues eso, pues no veo ...... Farola hartu, farola kandeliakin, eta "¿qué encontraís?" udia zan, udia, udaberrixa behintzat, eta "¿qué encontraís? edo ¿qué buscáis? lo que no encontramos", sekula ez jata ahaizten erantzuna.

Egilea(k): Elgoibarko Udala

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia