Elgoibar (Gipuzkoa)

Aizpizkar baserrian jaioa; baserri ingurua

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EGB-004-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

1916ko apirilaren 14an jaio zen Aizpizkarbekoa baserrian. Non zegoen baserria azaltzen du. 17 urterekin Sigmako Olasartera joan zen zerbitzatzera. Aurretik etxean baserriko lanak egin behar izaten zituen. Fruta-arbola asko zituzten etxean: gereziak, sagarrak... klase askotakoak. Saturio inguruko sailetan intxaurrak zituzten. Harrobia ere hurbil zuten eta bertako harriak eurenean txikitzen ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- "Catorce de abril, el año mil novecientos dieciséis".
- Ta nun?
- Aitzbizkarren, Aitzbizkar Behekua, Sigmatikan hola beitzen dezu lehenengo basarrixa. Eibartikan zatozela, ez dakizu? Hola, e… esto, hori hola garajia ez da ikusten "unas patas"... Saturixo?
- Bai.
- Handikan […] bueltia ta ra! Ikusten da, ba, Aitzbizkar? Hauraxe da. Ni hangua naiz.
- Eta gero, aber, zenbat urte arte egon ziñan baserri hortan bizitzen?
- Ni, ba, hamazazpi urte edo… gehixao izango zan, ba, zerbitzera urten nabela estreiñeko. Nere aizta ez, haura lehenao. Olasarte, Olasarte entzun dezue sekula? Sigma ta aurrekaldian txalet bat zan [Olasarra]. Han egon zan. Eta ni hamazazpi urtekin etxien, soroko lanak, danera e! Basarriko gauzia dana! Danera. Ta gurien zien, gaiñera, sagarrak ere bai klase danetikan ta holan, keixak ere bai, arbola edarrak, onak e! Bai ba, tratantiak zela zien, Vitorixan ikusten zeben gauza guztia ekarri eitten zaben. Sagarrak ere bazien madarixak bezelakuak ta klase asko! Han bai ta esto… kindak ere bai, "conserva guindas". Arbola onak, horrek danerako balio debe. Ta beste batzuek, badakizue? Han Saturixotik bueltia hartu ta da! zubixa? Zentrala? Han gero bestekaldian zien, haura guria zan, gure aittak-eta erosittakua, edo aittittak-eta ibairaiño. Eta han zien intxaurrak halakotxiak, e! Zortzi, illeria! Ezkerrera. […] kanteria, kanteria ere bai, harrixa goiko zerian etara ta gurien makiñak, gure partian, han xehetu ta…

Egilea(k): Estitxu Irisarri

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia