Elgeta (Gipuzkoa)

Elgetar gazteak Eibarrera lanera

Elgetar gazteak Eibarrera lanera 1944. Urtean joan zen lanera Eibarrera, ABCra "Euzkiñera" (Arizaga). Mutiko zela joan zen beharrera Eibarrera, 15 urterekin. Nahiko arrunta zen Elgetako mutil gazteen artean. Armeria Eskolak izen handia zeukan, eta gazte asko joaten ziren bertara ikastera, gauez. Egunez lan egin, eta gauez eskolara (17:30-19:30). Normalean, gazte horiek apopilo geratzen ziren Eibarko etxeetan.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-009-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
1944. Urtean joan zen lanera Eibarrera, ABCra "Euzkiñera" (Arizaga). Mutiko zela joan zen beharrera Eibarrera, 15 urterekin. Nahiko arrunta zen Elgetako mutil gazteen artean. Armeria Eskolak izen handia zeukan, eta gazte asko joaten ziren bertara ikastera, gauez. Egunez lan egin, eta gauez eskolara (17:30-19:30). Normalean, gazte horiek apopilo geratzen ziren Eibarko etxeetan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta hamen bertan?
- Bai, bai, hamen jaio ta hamen… Karo, horretxek hogei urtiok Eibarren ein jittuat edo ein najittuan. Hemeretzi edo… “El año… el año cuarenta y cuatro” juan nitzuan Eibarrera, “Euzkiñera” biharrera. “Euzki”, ABC?
- ABC.
- Isasixan jakan orduan.
- Arizaga.
- “Arizaga, Bastarrika y compañía”. Bai. Orduan jaukan Isasixan. Jauan separau barri Carreras-ekin. “Miguel Carrera y conpañía”, gero Vitorixara fan zuan ha enpresia. Ta koñatuak edo ixan bihar juen, ta apartau ein zan. Ta gero “Euzkik”, itxuria, Isasixan ifini juan. Ta Carreras-ek zerian jakan, han, Karmelita inguru…
- Txontan edo…?
- Txontan ez, ez, ez. Urkusuan.
- Urkusuan?
- Urkusuan jaukan harek. Bai. Ta gero ha, ez jakixat, bizkor fan zuan. Gero pasau zuan zerera, Otaola-erdikora. “Imperial” edo… ta “Miguel Carrera” ta zittuan han taillarrak kamiñuan ta errekian bittarte, bittartian. Gero handik Vitorixara fan zuan Carrera; ta “Euzki”, ba, Eibarren.
- Eta zelan juan ziñan zu hara biharrera?
- Aprendiz, mutikua.
- Hamabost urte?
- Hamabost urtekin. Mutikua, aprendiz.
- Orduan Elgetatik jende asko jeisten zan Eibarrera?
- Bai, bai.
- Gerra ostian…?
- Bai, ta gero ofiziua ikestera gu hamendik mutil-gazte mordua, mutiko edo mutil-gazte esaten dana. Batzuk, ba… Eibarrek gauza bat edarra euki dabena dok Eskola Armerixia. Ta hamendik, ba, dirua eukenak edo ahal ebanak-edo Eskola Armerixara batzuk. Ta gu, ba, Eskola Armerixan gabaz ibili nitzuan ni. Hiru urte ixaten zuan. Ta Eskola Armerixan gabaz ibilittakua nok ni.
- Eta Eibar inguruko mordua ibiltzen zian orduan, ez? Elgetarrak eta Elgoibartarrak eta…
- Elgoibartik be asko zerera, Eskola Armerixara, gaba… bueno, gabaz esaten zana, bost eta erdi… edo… seiretatik zortziretara. Ordu bi.
- Biharretik urten ta…
- Bai, bai, bai, bai. Ta gu be… Eibarren astioi han pasatzen giñuan apopillo.
- A, bai? Aste guztia bertan?
- Bai, guk bai. Batzuk etorten zittuan etxera, baiña ba! Aittak edo… Eskola pixkat edo ta han apopillo ta han emon gendun denporioi.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia