Elgeta (Gipuzkoa)

Elgetatik Eibarrera doan bidea eskuz egindakoa

Elgetatik Eibarrera doan bidea eskuz egindakoa <p>Lana aurkitzea oso zaila. Elgetatik Eibarrera doan bidea eskuz egin zen eta jendea behar zenez, bi anaia bertan hasi ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ELG-003-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lana aurkitzea oso zaila. Elgetatik Eibarrera doan bidea eskuz egin zen eta jendea behar zenez, bi anaia bertan hasi ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan ume asko etxian, ez?
- ... ume asko, ume asko, eta iñun be ezin kolokau jentia. Orduan ez zeuan taillarrik oingo moduan eta hemendik Eibarrerako kamiñua eitten be ibili zran bi anai. Ezin...
- Zure anaiak?
- Nere anaiak. Bi. Hemendik Eibarrera. Batak eukazen, ez dakit, hamasei urte ta bestiak ez dakit zenbat eukiko zittuan. Hogeta bi edo hogeta hiru edo nausixenak eukiko zittuan. Ta ibili zian hemendik eta Eibarrera dauen karreteria eitten bi anai ibili zian.
- Eskuz.
- Eskuz. Dana eskuz. Ta bazkaixa hartzen zeben basarrixan eta hemen, badakixu, ixa Eibar onduan-ta ebizenian lanian, etxera juateko urrin, ta harik eta illuntzira arte ez zian juaten etxera.
- Eta hori ze eitten zan, herriko jentia...?
- Herriko jentia ibili zan hori eitten.
- Zelan orginizau zan hori guztiori?
- Herriko jentia ibili zan kamiñua eitten. Beste batzuek be bai. Mordua, eren kontratistiakian. Ta pagatzen zotsen ta pozik nunbaitten pixkat irabazten zanian. Porke akordatzen naiz, aittak oillaskuak-eta erregalatzen zotsazen hemen abade bati erregalatzen otsan, oillaskuak-eta. Bai? Ta Altos Hornos-en sartzia nahi Bergaran, ba, pixkat dirua irabazteko, ta ez zeban konsegidu. Abadiak be ez zeban konsegidu. Don Leocadio Guerra zan orduan abadia Elgetan. Hiru abade egoten zian, e, Elgetan. Hiru abade.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia