Eibar

Gipuzkoako udalerria, Bizkaiko mugan dago (Markina eta Ermuko udalerriekin egiten du muga) eta Debabarrena eskualdeko herririk garrantzitsuena da. 27.600 biztanle ditu (%52,5 euskaldunak). Bizkaieraz egiten da berba, eta berezia da Agiñaga auzoa, Markinako hizkeraren eragin nabarmena daukalako. Herri hizkeren azterketan eta bilketan aitzindari izan da Eibar, eta horren lekuko "eibarrera" biltzen duten hamaika liburu, ikerlan eta proiektu.

Argazkia: Dantzan.eus.

  • Hizlariak: 214
  • Zintak: 842
  • Pasarteak: 5.463
  • Transkribatutakoak: 518
  • Audioak: 358
  • Bideoak: 4.485

Geolokalizatutako pasarteak

Hizlariak

# Hizlaria
201 Usobiaga Iriondo, Mikel (1950) Bideoaren ikonoa
202 Valenciaga Lasuen, Julia
203 Zabala Suinaga, Lorenzo (1927-2020) Bideoaren ikonoa
204 Zabaleta Ozamiz, Roberto 'Katillu' (1934-2022) Bideoaren ikonoa
205 Zaldibar Oianguren, Begoña (1926-2016) Bideoaren ikonoa
206 Zanguitu Arana, Maite (1945) Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
207 Zenarrutzabeitia Badiola, Danel (1927-2018) Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
208 Zendoia Elorza, Luis Mari (1924-2020)
209 Zubiate, Timoteo
210 Zubiaurre Ariznabarreta, Eduardo (1972) Bideoaren ikonoa
211 Zugasti Bilbao, Juana (1923) Bideoaren ikonoa
212 Zugasti Uriguen, Ekhi (1985) Transkripzioaren ikonoa Bideoaren ikonoa
213 Zuloaga, Jose (1925)
214 Zuloaga Garitaonandia, Maria Luisa (1939) Bideoaren ikonoa

Proiektuak

Laguntzaileak

Argitalpenak

Eibarko euskara sakon eta luze aztertu izan da. Toribio Etxebarria izan zen aitzindari, 1960ko hamarkadan. Bere ondoren hasi ziren Juan San Martin, Imanol Laspiur, Serafin Basauri eta Antxon Narbaiza. Azken urteotan belaunaldi gazteagoak hartu du aurrekoen lekukoa (Nerea Areta, Asier Sarasua, Aintzane Agirrebeña eta abar). Azken 40 urteotan hamaika lan eta liburu argitaratu dira herriko hizkeraren gainean: hizkera, lexikoa, etnografia, kantuak, toponimia, aditza, antologiak, esaerak, eta abar.

Informazio gehiago Eibarko udalaren euskara sailaren webgunean


 

Ahotsak Eibarko ikastetxeetan

2010. urteaz geroztik, eta Eibarko Udalarekin lankidetzan, Ahotsak-ek proiektu pilotu bat abiatu du Eibarko ikastetxeetan Ahotsak.com webguneko materiala erabiltzeko. Azken urteotan Eibarren jaso dugun material interesgarriena aukeratu eta sailkatu dugu eta Eibarko ikastetxeei eskaini zaie ikasgelan erabili dezaten (hemen, orain arte aukeratutako material). Helburua da, Eibarko haurrek euren aittitta-amamen bizipenak eta gertakizunak ezagutu ditzatela, aldi berean hainbat arlo landuz: historia, euskara, ahozkotasuna, bizikidetza, eta abar. Lan guztia irakasleekin elkarlanean egiten da eta irakasleek zuzenean txertatzen dute materiala ikasgelako eguneroko jardunean.

Lotura interesgarriak: Eibarko Udala

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia