Eibar (Gipuzkoa)

Aitaren ile-apaindegia Untzagan

Aitaren ile-apaindegia Untzagan <p>Aita, erdaraz ikasi ostean, Eibarrera bueltatu zen. Untzaga plazan jauregia egon zen tokian etxea egin eta aitak hartu zuen, goian etxea eta behean ile-apaindegia zituen. Bertan ezkondu eta bizitzen jarri zen eta 5 seme-alaba izan zituen. Aita eta bere ile-apaindegiaren inguruko kontuak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-033-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Aita, erdaraz ikasi ostean, Eibarrera bueltatu zen. Untzaga plazan jauregia egon zen tokian etxea egin eta aitak hartu zuen, goian etxea eta behean ile-apaindegia zituen. Bertan ezkondu eta bizitzen jarri zen eta 5 seme-alaba izan zituen. Aita eta bere ile-apaindegiaren inguruko kontuak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Zeoze ikasi eban, lehen baiño hobeto behintzat, eta etorri zan gero Eibarrera eta ibilli zan hamen eta gustau jakon hantxe Unzagan arkupietan, etxe barri-barrixa oinddiokan. Etorri zan, euskeraz ezin dot esan, "mil novecientas seis".
-Etxiak orduan eginda?
-Orduan einda hori etxiori. Hor euan etxe haundi bat, honek Zuloagak ataratzen dau bat, haxe palaziua. Ha bota ein eben da hantxe ein eben hori etxiori. Eta gure aittak ixa estrenau ein eban hori etxiori. Ipiñi eban behian eta goixan etxia hartu eban. Eta hori beran arrebia, hori labadoriak-eta esan etsuetena, nobixua ekan hamen eta hamentxe euan krixada, da esan etsan: “Hi, nahi bon nere etxera etorri”, porke soltero etorri zan nere aitta, “nere etxera etorri ta [egidan?] bazkarixa eta biharrak eta, gizon ta guzti, e, ta etxia gratis”. A, pozik bera, hala ez eben pagau bihar errentarik. Gure etxia etxe haundixa da, oin be haundixa da, pentsa eizu lehen, haundixaua lehen porke sukaldian eitten zan bizi guztia. Ta halaxe ba gero topau ebanian nobixia nere aittak, esan etsan: “Hi, Teresa, laster ezkondu biha non eta hamendik urten ein bihar don /bihon/”. Eta orduan etorri zian horraxe, horraxe etxera, Calbetoira. Ta nere aittak ba ekarri eban andriori etxera eta hortxe bost seme-alaba.
-Eta orduan zer zekan, etxia goixan...
-Etxia goixan eta behian pelukerixia eta alpargaterixia.
-Izena zela jakon?
-Eugenio Agirre.
-Eta pelukerixiak bazekan izenik?
-Ez. Elorrixo pelukeria, Eugenio, Eugenio pelukerua edo, ez dakizu?

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia