Bainuetxea
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan EIB-030-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Laua zen Arraindegi kalea. Bainuetxea zegoen. Ur beroa egongo zen... etxeetan ez. Errekan igeri egiten zuen jendeak. Bainuetxera ez ziren asko joango, ordaindu egin behar zen. Garbitasuna. Labaderoa.
- Proiektua: Eibarko ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2008(e)ko urtarrilaren 12a
- Iraupena: 0:02:04
- Erref: EIB-030/004
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Kaleak, plazak , Herria, azpiegitura » Herri-antolaketa » Eraikuntzak eta azpiegiturak , Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Garbitasun pertsonala
Transkripzioa
- Bainuetxia esan dozu zeuala?
- Bai.
- Hori ze zeuan barrenian? Arraindegi kale…?
- Ez, laua zan Arraindi kale, laua zan.
- Lau-laua zan?
- Laua zan. Arraindegi kalia laua zan. Kentzen eban zati bat Barrenkaliari aldapia kentzen etsan, baiña laua zan, Arraindegi kalia laua zan.
- Eta bainuetxia zeuan...?
- Lauan.
- Baiña erreka onduan edo?
- Erreka onduan, erreka onduan.
- Eta zelakua zan bainuetxia edo zelan funtzionatzen zeban harek?
- Ni umia nitzan, ni txikixa nitzan, baiña jaboia ta ura ta labauak egongo zian ta... ur berua eta ur hotza ta. Ur berua orduan... ur berua egotia zan…
- Etxietan ez zeuan?
- Ez ba!
- Etxietan gero?
- Etxietan gero, gero, gero!
- Eta jendia, orduan, zapatu-domeketan dutxatzera…
- Jentia igerixan, danian errekia euan Eibarren, ta igerixan.
- Baiña garbitzera-eta baiñuetxera?
- Gitxi juango zian, e? Gitxi juango zian, ha be pagau in bihako zan ta. Ni txikixa nitzan orduan ,baiña... Ke ba, igerixan.
- Errekan garbitzen zan jendia?
- Eta , ostian, etxian, etxian. Oin beste… oin inpreszindiblia da baiñua, ta orduan ez.
- Garbittu bat emon ta…
- Bai, bai. Baiña jente jatorra ta jente anaitasun haundikua
- Esan dozu labadero batera be bazeualala, ezta?
- Labadero batera, bai, laua, laua, bai. Apellanizak eta horrek dia hantxe jaixuak, hantxe labadero onduan. Apellanizak.
- Eta labaderua ze zeuan Ariatza parian edo?
- Ariatzara urtetzen zan, Ariatzara urtetzen zan.
Egilea(k): Markel Bengoetxea (Eibar BHI)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!