Eibar (Gipuzkoa)

"El montón" parkea eta igerilekuak

"El montón" parkea eta igerilekuak <p>Alfa lantegiko fundizioa egin zen inguruan parke txiki bat zegoen zuhaitzekin eta belarrarekin; "el mont&oacute;n" esaten zioten. Atzealdean igerilekuak; utzita, baina oraindik urarekin.</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-332-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Alfa lantegiko fundizioa egin zen inguruan parke txiki bat zegoen zuhaitzekin eta belarrarekin; "el montón" esaten zioten. Atzealdean igerilekuak; utzita, baina oraindik urarekin.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Fundiziñuan, esan netsuen lehengunian, esan detsut, zan “El montón” esaten genduan. Zan, ba, parke bat edo nahi dozuna esatia, txiki bat. Txikixa. Ta zeuazen, ba, arbolak, bedarra eta banko batzuek. Ta han, ba, jentia juaten zan denporia pasatzera. Ta zan txikixa bai, baiña politta, e! Dana arbolez beteta, berde-berdia, banko batzuek ta... “El montón”. Ez dakit zegaittik zan “El montón”, baiña “El montón” esaten gendun! Ta han atzian zeuazen, ba, piszinak. Piszinak, baiña ya erdi ruinan. Baiña ondiok hantxe zeuan zulua ta ura ta… Bai.
- Hor agertzen da fundiziñua eitten ondiokan.
- Bai. Justu fundiziñua daon lekuan zan hori esaten [detsuten] lekuori. Baiña hori… hamen artxibuan ez da egongo fotografixak hori lekuori ta? Ez da egongo, e?
- Bai, batzuk badare. Hor ikusten dozu bat, pistinia ta…
- Bai, aurrian. Piszina… Hori zan atze…
- […] solar hortako… ez.
- Ez, e? Ez dao? Solarra zan karreterian bordian. Osea, karreteria… Karreteria zan… trenbidia, karreteria ta gero errekia. Baiña errekia hor ya juango zan behetik. E? Klaro, piszinia beste aldian, ezkerretara zan piszinia.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia