Eibar (Gipuzkoa)

Urrea lantzeko teknika

Urrea lantzeko teknika <p>Urrea nola lantzen zen: lingotea erosi (Donostian, Madrilen, Bilbon), laminatu, barrak egin eta ondoren trefiladorearekin, haria egiten zen (7,5 zentesima finena).</p>

Eibarko kultur ondarea

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AB-270-011 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Urrea nola lantzen zen: lingotea erosi (Donostian, Madrilen, Bilbon), laminatu, barrak egin eta ondoren trefiladorearekin, haria egiten zen (7,5 zentesima finena).

« Aurrekoa Hurrengoa »

Jatorrizko proiektua

Grabazio honen materiala ondorengo proiektuaren baitan jaso eta landu zen. Bertan aurkituko duzu jatorrizko materiala eta informazioa: Eibarko udalaren materiala - Eibartarren Ahotan - Egoibarra

Transkripzioa

- Zelan lortzen zenduen materixala-edo? Zure aittak nun lortzen zeban urria? Edo zer prozesu zekan horrek?
- Hori, ba, erosten genduan... lingotiak izaten ziran. Eta zeguazen lingotiak, ba, 250 gramo, kilua, 500 gramokuak... Ta neri akordatzen jata gehixen erosten zebela Donostian. Eguan bat urria afinau eta lingotiak ein. Madriden be baeguan, Madriden, eta ondiok segitzen dau. Baiña jeneralian gure aittak, nere akorduz, hor erosten zeben, Donostian. Ni juaten nitzan. Eta gero, ya, pixkat martxan hasi gintzazenian Bilbon be bai. Bilbon be baeguan etxe bat, `Polispania´-edo zan orduan (gero `Indumetal´ek hartu eban). Hor jardutzen genduan; neu juaten nitzan erostera.
- Zelakuak ziran?
- Lingotiak. Ba, txokolatian ontzian tamañokuak batzuk eta beste batzuk luzetxuauak. Eta gero, ba, hasten gintzazen, ba, laminatzen. Laminatzen. Eta harixa eitteko fundidu eta barrak etaratzen genduzen: barrak etara eta, ba, trefiladorian pasau. Bai!
- Eta hor trefiladoran pasauta, zer lortzen zenduen, harixa?
- Harixa; trefiladoretan harixa. Harixa izaten zan damaskinaurako, mehiena, 7 zentesima t’erdi, 7 zentesima t’erdi. Ta txapia, esaten zebena, harek zentesima bat inguru eukitzen eban. Ta gero, ba, izaten zan, bihar hobia eittia nahi bazan, txapia lodixaua, harixa be loditxuaua... Bai ba, zenbat eta lodixaua sartu karestiau urtetzen eban gauziak, baiña hobia. Hobeto, hobeto!

Egilea(k): Asier Sarasua Aranberri (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia