Durango (Bizkaia)

Orfeoia eta solfeoa

Orfeoia eta solfeoa Bere aitak gitarra jotzen zuen eta orfeoian lehenengo tenorea zen. Berak ere urtez luzez abestu du orfeoian eta Santa Anako, Andra Mariko eta jesuitetako koruan. Solfeoa eskola partikularretan ikasi zuen: Barrenkoa, Villan (Durangoko bandako zuzendaria) eta Puri Ruiz de Erentxunek irakasten zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DUR-028-040 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bere aitak gitarra jotzen zuen eta orfeoian lehenengo tenorea zen. Berak ere urtez luzez abestu du orfeoian eta Santa Anako, Andra Mariko eta jesuitetako koruan. Solfeoa eskola partikularretan ikasi zuen: Barrenkoa, Villan (Durangoko bandako zuzendaria) eta Puri Ruiz de Erentxunek irakasten zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta esan dozu zure aittek gittarrie euki abala, gitarrie joten aban ala?
- Bai, kantorie joder! “Si era tenor primero, cantaba en el orfeón. Yo también he cantado en el orfeón”.
- A, bai?
- Aber, beste arlo bat.
- Bai, bai, hemen.
- “En el coro de Santa Ana”, ta Jesuittetan be bai, ta Andra Maridxen be bai. Andra Maridxen gitxiau, baia.
- Eta zelan ba hori? Kantorie edo nondik datortzu zuri? Bueno, aittetik, baia.
- Pues eso, boza eukin /bida/ biher da! “Pues para tenor primero pues eso, o bajo, o barítono, o tenor segundo” gizonezkuetan. Gero andrazkuek zuk jakingozuz hobeto, soprano.
- Nik ez.
- Soprano.
- Baina ikasitte euken solfeue-edo?
- Bai, solfeue bai.
- Bai? Aitak erakutsitte?
- Aittek hiru hilabeteaz hil zan. Barrenkuaz ta Villán. Villán Durungoko bandako diretorie zan, Elgea. Bai, solfeo asko ez neuken, e! Baia,
N: Solfeoa non ikesten zendun ba?
J.M: Ba hemen eskolak emoten abiezan, partikularretan.
- Nun edo nok emoten abazan?
- Barrenkua, Villanek be bai, ha direktorie zan ta be bai. Ta hemen Ruiz de Erentxun be gero, ta beste batzuk be andrazkuek ikesten abien. Ta gero horrek aukin dabe suertie hamen montau danien, zelan esaten eutse? Jolin, ba horrek enpleadie! “Ahora tiene seguridad social y todo”. Hor sartu zien Puri Ruiz de Erentxun, “jolin, ¡menuda suerte que tuvo”! Lehen partikularrak zien, ¡ni seguros ni nada. Como autónomos, si querían ser”.

Egilea(k): Oihane Amantegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia