Apin Urreta Solagaistua
Durango (Bizkaia) (1926-2018)
Biografia
1926an jaio zen Durangoko Zalabarran. Gurasoak ere auzo berekoak zituen. Umetan, "La Villa"ra joan zen maisu karlista batekin, baina bi-hiru urtez baino ez zen joan gerra zela-eta. Bonbardaketa hasi zenean etxean zeuden, eta behiak hartuta Karrantzara joan ziren trenez; handik, Torrelavegarainoko bidea hartu zuten. Bi urte eta erdiz egon ziren bertan ebakuatuta 90 durangar elkarrekin, tartean gerora bere emaztea izango zena ere, bertan ezagutu zuten elkar-eta. Torrelavegatik bueltan, etxea konfiskatuta aurkitu zuten eta 45 urtez izan zuten horrela. Bitartean, beraiek beste etxe batera joan behar izan zuten. Bere lau neba-arrebak Frantziara joan ziren eta handik bueltan, kartzelara sartu zituzten, bakoitzeko 15 ogerleko ordainduta askatu zituzten. Baina batzar klandestinoak egiteagatik berriro espetxeratu zituzten. 14 urtegaz Olman burdindegian hasi zen beharrean. Beranduago Maspen aritu zen bederatzi urtez kamioi-mekanikari. Maspeko beste bi kiderekin batera "Autorreparaciones Yurre" izeneko tailerra zabaldu zuen Igorren, eta 49 urtez aritu zen bertan kamioi-mekanikari legez. Ehizan eta perretxikotan ibilitakoa da Apin, Araba aldera joaten ziren erbitan. Iñaki Azkuna Urreta, Bilboko alkatearen osaba da, bere arrebaren semea baita. San Roke auzoko Bustintza baserriko alabarekin ezkondu zen. Berak eta bere neba-arrebek Urretabizkaia abizena jaso zuten beraien aitarengatik, baina laburtu eta Urreta da orain beraien abizena.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
DUR-027 | 2010 | Durangoko ahotsak | Alberto Errazti - Nerea Goiria Mendiolea |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute