Donostia (Gipuzkoa)

Historiako karrera egiten I

Historiako karrera egiten I Bartzelonan ikasi zuen Historiako karrera, baina bertara joan gabe, lanean zebilelako. Lagun batek esaten zion zer egiten ari ziren. Gogorra zen biak bateratzea. Eskerrak plan esperimentala tokatu zitzaion. Pastoralei buruzko lana.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-142-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bartzelonan ikasi zuen Historiako karrera, baina bertara joan gabe, lanean zebilelako. Lagun batek esaten zion zer egiten ari ziren. Gogorra zen biak bateratzea. Eskerrak plan esperimentala tokatu zitzaion. Pastoralei buruzko lana.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero, karrera...
- Eta gero historia egin nun, bai. Bueno, bat: nik latiña ta griegoa ta atera nitun, baiñon momentu hartan latiña ta griegoa ez zeukaten fakultade bakarrak, letretako fakultade bakarra, zan Bartzelonan. Beste guztiyak zeukaten latiña ta griegoa lehenengo urtetan. Orduan Bartzelona latiña ta griegoakin ez jarraitzeko. Gero, nere inguruko lagunak ni baiñon gaztexeagoak, baiñan ikasketak garaiz eginda, zihoazten Bartzelonara; hain zuzen, hura izaten zan nere sasoi hartan etxetik alde egiteko modurik aproposena. Bat, hemen ez zegon unibertsitaterik. Baiñon gero etxetik alde ein beharrean, jendea juten zan kanpora ikastera. Eta orduan haiek zihoazen Bartzelonara, tartean, Ibon Sarasola. Eta ba ez nekin ondo zer egin, egiya esan, ez det ulertzen nola ez nuen kazetaritza aukeratu, zeatikan nere izaera oso aproposa da kazetaritzarako, baiñon ez zegon nere zerumugan. Ta historia egin nuen ta bukatu nuen. Baiñon oain ez det uste esfuertzo hori egiteko gauza izango nintzanik, zegatikan gogoan daukat primeran: latiña adibidez zutik ikasten nun, ze exeritzen banintzan lo hartzen nun, "rosa rosa rosa rosa rose...". Nere gelan ordurako juxtu ahizpa ezkondua zan, milla bederatzirehun ta hirurogeita beatzian ezkondu zan, ta gela neukan neretzat bakarrik. Eta ikasten nun batetikan bestera zutik, ze exerita lo hartzen nun! Egunian zortzi orduko lana iten nun ta jeikitzen nintzan oso goiz eta...
- Karrera in bitartian ere lanian eon ziñan?
- A bai, beti; ez zan aukera bat, ez zegon beste modurik.
- Orduan Bartzelonara ez ziñen jun? Hemendik etxen?
- Ez, Bartzelonara, baiñon ofizial egin nun, ez nun egin por libre, espiak nitulako, lagun hauek. Ibon baiñon, zuzenian Ibon ez, zegatikan Ibon filologia itera jun zan; baiño bazegon, oaindikan Donostiyan bizi da, Izaskun Egia izeneko lagun bat, anaia diputazioan dauka, Egia. Bueno, ta hura ai zan historia egiten, ta esaten zian, halako ta hartarako lan bat aurkeztu behar da ez dakit zer, eta juten nintzan. Behin aurkeztu nun lan bat, ez naiz gogoratzen ze asignatura, artearekin zerikusia zeukan. Oso tokatu zitzaidan oso plan esperimentala eta oso librea, asignatura aukera libreko asko zeuden momentu hartan, eta egin nuen lan bat pastoralei buruz eta Izaskunek aurkeztu zuen; eta irakaslea, Salvat, irakasleak pasa zun ez dakit zenbat denbora negatik galdezka klasean aber zeiñek egin zun lan hura pastoralei buruz berari oso interesanteak iruitzen zitzaizkiola. Ta berak ezautzen zitun pastoralak Arestiren bidez, eta nik fusilatu nuen Arestiren lan bat pastoralei buruz eta harei iruitu zitzaion oso interesantea. Baiñon esku zabala zuten.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia