Donostia (Gipuzkoa)

Ezkaluak etxeko bainu-ontzian

Ezkaluak etxeko bainu-ontzian <p>Ezkaluak harrapatzen. Etxeko bainu-ontzia akuario bihurtu zuen. Aitak bainatu behar zuenean, arraintxoak handik kentzen zituen, eta gero berriro jarri. Naturarekin harreman estua zuen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-130-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ezkaluak harrapatzen. Etxeko bainu-ontzia akuario bihurtu zuen. Aitak bainatu behar zuenean, arraintxoak handik kentzen zituen, eta gero berriro jarri. Naturarekin harreman estua zuen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zu ezkailluak harrapatzen ta ez ziñan ibiltzen?
- Bai, bai, bai. Gero zorionez, ba gurasoak oso ulerberak izan nituen, eta utzi zidaten halako batian ba etxeko baiñuontzia, etxeko baiñera akuarium bihurtzea, eta nik ekartzen nituen ezkaluak boteilletan eta botatzen nituen, zea, baiñerara. Eta jartzen nituen harriyak, batez ere teillak, teillak, ba, bakizu, alde bat konkaboa dutela eta horrela jarri ezkeoz ba hantxe arkitzen dute gordelekua eskaluek. Eta gero aitak ba baiñatu behar zuen, edo dutxatu eta esaten zidan, "Juan mari! Ya dutxa", eta nik harrapatzen nituen eskaluak, bueno baztertzen nituen teillak, gero harrapatu eskaluak, lababora pasa; eta aitak bukatzen zuenean, "bukatu det!" eta berriro lababotik zeara. Bai.
- Ta gero?
- Gero [...] ez. Baserri giroa zen eta naturarekiko harreman estua, harreman estua.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia