Arropa eta oinetakoak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-115-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Emakumeek zapia jartzen zuten buruan, baserriko lanak egiteko. Aitak txapela zeraman. Brusa beltza adinekoek. Beraiek ez zuten abarkarik erabiltzen.
- Auzoa: Igeldo
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 04a
- Iraupena: 0:01:19
- Erref: DON-115/030
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Jantzi eta orraztu » Arropa eta oinetakoak
Transkripzioa
-Eta emakumiek zapirik eta jartzen zuten, buru gaiñean, buruan?
-Paiñeluak eta bai.
-Paiñeluak bai?
-Baserritarrak, e. Zelaia atea ber baldin badue lanea eo hola, bai. Paiñelua jarrita asko, bai .Oin ya ez dao, ez lanik ez dao zelaitan ta're.
-Ez, gero ta gutxio.
-Gero ta gutxiyo, dana etxiek eta etxiek eta ez dao besteik.
-Eta lehengo gizonak, zure aita ta nola jazten ziran, txapela eramango zuen?
-Txapelakin.
-Txapela beti, ezta?
-Beti.
-Eta, brusarik ala...?
-Ez, brusaik eta ez.
-Ez, baiña bazeuden batzuk brusa ta jazten zutenak, ala ez?
-Basarritarrak igual e, bai. Brusa beltzak.
-Brusa beltzak?
-Bai, hola behin pixkat edade ezkeoz, leheno asko, oain inork ez.
-Eta abarkak eta?
-Abarkak eta bai, basarritarrak bai. Bai, basarritarrak abarkak.
-Zuek ez?
-Ez.
-Zuek alpargatak eta zapatak?
-Alpargatak. Zapatak gaiñea Ama Berjin eguneako erosten zigun ta hantxe, bi urte o hiru o iten bazian. Kontu in eziñik, pare batekin zea. Jesus.
Egilea(k): Eli Agirre
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!