Donostia (Gipuzkoa)

Tabakaleran lanean: zigarroak eta puroak

Tabakaleran lanean: zigarroak eta puroak <p>Kattalin 19rekin hasi zen lanean eta Miren 17rekin. Aitak zerbitzatzera bidali nahi zituen, amak ez. Donostiako Tabakaleran hasi ziren. Zigarroak egiten, makinan, eta kaxetan jartzen. Hika hitz egiten dute. Puroak eskuz egiten ziren. Tabako markak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan DON-102-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Kattalin 19rekin hasi zen lanean eta Miren 17rekin. Aitak zerbitzatzera bidali nahi zituen, amak ez. Donostiako Tabakaleran hasi ziren. Zigarroak egiten, makinan, eta kaxetan jartzen. Hika hitz egiten dute. Puroak eskuz egiten ziren. Tabako markak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Argazkiak

Transkripzioa

-Eta zuek, e, lanian gazte hasi ziñeten?
-Kattalin: Ba nik… hemeretzi urte nittunian.
-Miren: Nik hamazazpi.
-Hamazazpi? Eta biyok Tabakaleran hasi ziñeten?
-Kattalin: Bai, bai. Aitak, aitak nahi zun serbitzea bialdu, “benga, bialdu itzazu serbitzea, bialdu itzazu, ikasi dezatela! Bialdu itzazu!”, ta amak ez zun nahi izaten. Baiña klaro ya hemeretzi urte ta hamazazpi urte… ba zeozer itten hasi behar giñan. Nahiz ta ordu arte ba Kattalin josten, ni bordatzen eta etxeko lanak-eta itten ta hola, baiñan ya edade bat ailleautu zan, ta amak esan zun, ba zeozer… eta, bueno, hasi giñan Tabakaleran, biok alkarrekin hasi giñan, ta biok alkarrekin egondu giñan ere ia denboa guztian makina berdiñean. Han ere biok alkarrekin eondu giñan.
-Ta ze lan iten zenuten han?
-Miren: Lenbiziko eunetan nik behiñik behin zigarroak biltzen, zean, um... zigarro iten, “o sea” bota hautsa makinai, ta ateatzen zan ya zigarroa iña. Eta…
-Kattalin: Beti in deu hoi, ez?
-Miren: Gero, ez, gero zigarroa jarrita, ta zea, kajetan atera. Gero txukunxeo... pixkat garbiagua hunan.
-Kattalin: Bai, ba nik...
-Miren. Pixka bat garbiagua hunan, itten genunen ya paketea.
-Kattalin: Eta hi pasa hitzenan haruntza?
Miren: Lehenbizi ni zigarroa iten eon nitxonan, “con las hermanas Aranburu”.
-Kattalin: A, bai?
-Miren: Bai, liadoran. Eta geo pasa giñan, pasa...
-Kattalin: Arenkoa... arenko harta. Ni han egon nitxonan ba beti, zeatik nik ez zaukanat ideaikan han egona…
-Miren: Ni pixkaten… eon nitxonan hor. Eta geo ya arenkoa. Arenkoa alkarrekin denboa guztin. Zala jarri ya batea… batea eoten zan zigarroa iña, eta jartzen gendun makinan, eta ateatzen zan ya paketea einda. Eta gero pakete horiek ee eamaten zittuzten beste leku batea, ta han ateatzen zuten ya papera, zelofana jarrita. Ta “ya, ya está”.
-Hor, Tabakaleran, garai baten eskuz ere iten zian zigarruak, ez?
-Miren: Zigarroak…
-Kattalin: Zigarroak ez dakit, puruak.
-Puroak?
-Kattalin: Bai, zigarroak ez det uste, e. Ez dakit, igual lehen-lehen... baiño klaro, gu hasi giñanian... hor ya urte pilla bat zamazkiten han, eta ez dakit, baiña gu hasi giñanian... puruak bai. Baiño purutan ere ez giñan, ez giñan... Behin, hi egon hitzenan?
-Kattalin: Bai.
-Kattalin: Makina estropeatuta zeola o? Ni ez nitxonan behin´e eon.
-Miren: Bai, behin, behin bakarrik.
-Eta nola…
-Miren: Ez, hori zan… klaro, ya puroa etortzen zan eiña, forma ta dena eiña, baiño jarri behar zenion azkeneko kapa. Ordun eukitzen zenun, iten zenun kapa hori jarri, hola pixka bat einda, geo punttak e pixkat ebaki, goraiza batekin, pixkat peatu ta “ya está”. Hori fariasak izaten zian.
-Fariasak?
-Miren: Fariasak.
-Eta tabakoa ze… ze marka iten zian hor?
-Kattalin: Lucky, e…
-Miren: Reno, Celtas.
-Kattalin. Celtas´e bai. Eta besten bat bahunan, e?
-Miren: Bisonte. Bisonte´re bai.
-Kattalin: Bisonte´re bai. Eta besten bat... beste beltzan bat ez hunan?
-Miren: Izaten zan ere bai geo iten zutena zigarroa biltzekoa, hori izaten zan ere bai beste mota bat, beste... paketetxo bat izaten zan ere bai. Ez naiz goatzen ze izena zun, Celtas... ez naiz goatzen ze izena zun.
-Kattalin: Ze Ducados ta hoik geokok dittun, nik uste diñat, ez?
-Miren: Bai.

Egilea(k): Idoia Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia